Aurkezpena
Sormen Txokoa
Oinarriak
- Idatziak argitaratu
- Astero idatzi/irudi
bat
- Magisteritzako
espezialitate guztiak talde bakar moduan hartuko dugu eta IKOkoak beste talde
bat izango dira. Era honetan aste bakoitzean talde baten idatziak aukeratuko
dira. Bi taldeen arteko proiektu komuna izango da.
- Idatziek bi
orrialdeko luzera izango dute gehienez eta edozein hizkuntzatan izan daitezke.
- Norbere irudi eta
idatziak izan beharko dute, argitaratuak edo argitaratu gabeak izan daitezke.
- Edozein generokoak
izan daitezke: poesia, narratiba, elkarrizketak e.a. Testua luzeegia bada
txandaka argitaratuko da (dagokion astean).
- Jatorrizkoa
izenarekin, izengoitiarekin edo anonimoki izenpetu daitezke sormen lanak.
- Blog hau ez da
eztabaida politikorik sortzeko egin, beraz elkartrukatuko diren iritziek ez
dute konnotazio politikorik izango. Gure sormenen inguruko iritziak jasotzea
eta ematea da blog honen helburua.
- Testuei irudiak zein
bideoak atxiki daitezke, eta irudi soila jarri nahi izanez gero testu txiki
batekin izan beharko da.
- Aste bakar batean bi
testu txiki jasotzen badira biak argitaratuko dira.
- Norbaitek lehiaketa
baten berri eman nahi baldin badu bere erantzun edo komentarioan jarri dezake
link baten bidez.
- Garazi (garaziaguirre@huhezi.edu) edo
Itziarri (itziarviana@huhezi.edu) sormen
lanak bidaltzerakoan gai moduan SORMEN TXOKOA jarri beharko duzue, bestelako
lanekin ez nahasteko.
Iruzkinak
Gorka 2008-10-05 19:52 #1
Ideia ona dirudi, baina nork jasotzen ditu publizitateko mozkinak?

garazi 2008-10-06 13:28 #2

Beno, gauza asko dauzkago ikasteko, beraz laguntza pixkat beharko dugu. Publizitateko mozkinak?... Ez dakit zeri deritzozun publizitateko mozkinak. Oraingoz norbaitek zerbaiti buruzko informazioa jarri nahi badu komentario moduan jar dezake (ez dakit hori edn esan nahi duzuna eh? :S)

Agur bero bat,

Garazi

Gorka 2008-10-06 22:48 #3
Kaixo berriro. Adsenseko publizitateren gainean galdetu nahi nuen.
Itziar 2008-10-06 23:25 #4
Estekek blogaren gaiaren inguruan dute zerikusia, hau da, literatura eta argazkilaritza.
Interneten zehar dauden webgune interesgarriak direla uste dut eta horregatik jarri genituen.

Gorka 2008-10-07 09:27 #5
Kaixo. Gauza da esteka horien bitartez norbaitek dirua lortzen duela. Ez zait bidezkoa iruditzen norbaitek etekin ekonomikoa ateratzea, diru kopuru oso txikia izan arren, blog hau ikasle guztien ekarpenak bilduko baditu.

Ondo izan

Utzi iruzkina: