SOBRON ABENTURA PARKERA IRTEERA
2006ko Irailak 30
Autobusa 7:45 etan hartu genun, 16 haur ta 7 monitore. 10k aldea iritsi giñen hara . 10:30tan hasi ginen kanoaren ekintza. Lehenengo esplikazio batzuk eman zigun monitoreak eta ondoren binaka errekan sartu giñen. Kanoak "kontrolatu" eta gero, joku batzuk egiten hasi ginen taldeka. Honek lehenego txapuzoiak ekarri zitun. 12:30k aldea guztiz bustita eta hoztuta atera giñen errekatik, baña denok oso ondo pasa eta gero. Euria ere egin zigun, baina hala ere arazorik gabe egin zitekeen arraunean.
Dutxau, aldatu eta bazkaltzera joan ginen. 14:30etan abentura-parkea egiten hasi giñen. Arnesak jarri eta probatu genitun, eta segidan ibilbidea hasi genuen. Ibilbide hau dorre, zubi, rokodromoen antzeko zerbait eta tirolinaz osatua zegoen, eta 2 ordu inguru egon ginen han, gune bakoitzan Sobroneko monitoreez lagunduta.
17:00ak aldea autobusera itzuli ginen eta 19:00retako Legazpin geunden. Egun oso ona pasa genuen, berriro errepikatzeko asmoz.
KANOA |
ABENTURA PARKEA |

Iruzkinak
iturbe 2006-10-03 08:56 #1

Apa sorgintxulerok!!!!!

Besterik gabe, eguna ikaragarri polita pasa izan genula adierazteko besterik ez da.

Horrelako ekintzak errepikatu behar dira eta guztiek animau zaitezte!!!

Benga ba

Azpi 2006-10-16 10:48 #2

Aupa Sorgintxulo!!!!!!!!!!!!!!!!!

Horrelako ekintzak ahaztezinak izaten dira,Segi horrela ilusio eta gogo handiekin.

Besterik gabe, izan hutsa!!!!!

Utzi iruzkina: