PEÑA FORCA ETA EZKAURRE

sorginmendi 1456152766221 SORGIN MENDI TALDEA | 2011-11-21 09:24
1

2011-11-18, ostirala.

 Peña Forcara saiakera. Eguraldi txarra izan genuen, behe laino eta hotza. 12 kilometroko txangoa burutu genuen azkenean, 1025 metroko desnibel positiboarekin.

Hona hemen animatu ziren lagunen argazkia.

Goizeko zazpitan jeiki ginan, euriarekin, gosaldu, nikotina dosia hartu, bokatak prestatu eta Izabara joan ginen kafetxo bat hartzera.

Nora, Mattin aurpegi honekin esnatzen da egunero??

Javi-k tortillak prestatu zizkigun Xabitoren laguntzarekin.

Llano de Tacheras-en kotxea utzi, motxilak prestatu eta Peña Forcaco bidea hartu genuen.

Taldea "Agujas de Alano"-ra heldu baino lehenago.

 

Alanos-eko orratzak pasata behe lainoa, elurra  eta hotzarekin topo egin genuen, ala ere aurrera jarraitzea erabaki genuen.

 

Azkenean asanblada demokratiko baten ondoren buelta ematea erabaki genuen, Peña Forca 700-800 metrotara genuela, en fin beste batean izango da.

Uztarrozeko etxean, goxo-goxo.

Xabitok etxean betebeharrak zituela eta etxerako bidea hartu zuen ostiralean bertan.

Larunbatean Ezkaurrera joan ginen Zurizatik, 6 kilometro eta 742 metroko desnibela.

Ezkaurretik mini time lapse.

 Betikoa: ea hurrengoan animatzen zareten, aio!!!

Argazkiak: Javi eta kabestrus.

 

 

 

 

Txanpi

Txanpi 2011-11-21 11:41 #1

<p>aaj! horixe daukate Pirinioek udazken-neguan, eguraldiak agintzen duela....tira, ia hurrengoan bada.</p>

<p>GORA EUSKAL HERRI NAPARRA!</p>


Utzi iruzkina: