MAÑARIA-ARTAUN(905)-LEUNGANE(1009)-MAÑARIA

sorginmendi 1456152766221 SORGIN MENDI TALDEA | 2011-02-22 18:20
4

2011-02-19

Argazkiak: Txanpi.

Kronika eta bideoa: kabestrus.

 

Eguraldi oso txarra izan genuen larunbatean, hala ere S.M.T.-ko hiru kidek (Txanpi, Xabito eta Kabestrus-ek) mendi buelta polita burutu zuten.

 Atsaldean Bilbaoko manifara joan behar genuela eta (SORTU legala bai!!!!) Bizkaiako Aramotz mendizerra bisitatzea erabaki genuen, kabestrus-ek ibilbidea aukeratu zuelarik (Wikilok-en laguntzarekin noski!!).

 (Wikipediatik hartutako irudia)

 

Guretzat ezezagun ziren bi mendi bisitatu genituen: Artaun eta Leungane, Mañaria abiapuntu hartu genuelarik.

 Nahiz eta eguraldi kaxkarra izan eta gure artean rifiraferen bat euki (Kabestrus erretzeari uzten ari zaio ta), nahiko disfrutatu genuen.

 

Mañariatik Mugarra aldera doan karretera-pista hartu eta Artaun igo genuen.Txanpik sekulako "exibition"-a egin zuen azkenengo maldan eta Xabito aldiz zai geratu zen zuhaitz baten azpian (erretzen??).

Artaun jetsi, Xabitokin elkartu, zerbait jan eta edan eta Leunganera abiatu ginen. Artaunetik nahiko gertu dagoen mendia da Leungane, nahiz eta suertatu zitzaigun eguraldiarekin ezin izan genuen bistaz disfrutatu.

 

Leungane igo, argazki batzuk atera eta Mañariara, han zai baitgenituen garagardoak.

 

PD: Txanpik "Alubias con todo" prestatu zizkigun manifara indartsu joateko, Aupa Txanpi!!

Txanpi

Txanpi 2011-02-22 18:52 #1

Kronikatxoa biharko ? ala...egiña daukak Kabes?

larra

larra 2011-02-23 09:43 #2

xabito aterkiakin?

Txanpik

Txanpik 2011-02-23 16:58 #3

<p>FALSE! Txanpik etzuen halako "exhibition"-ik egin; azken boladako txangoek sasoi puntutxo bat ematen duten arren, indarrak soberan zituela igo zena Kabestrus izan zen.....eeerraz!</p>

<p>Eh! ta estreinatu gabe zaudetenak ia noiz mugitzen zareten; martxa hontan "aitondu" behar dezue etzirako!</p>

aitzeta

aitzeta 2011-02-24 11:42 #4

Ze ostia iteik xabitok pastillero xira horrekin mendian? Beintzat Bilbora joateko aproposa...


Utzi iruzkina: