BTT SUSPERREGI INGURUETATIK (2011-02-25)

sorginmendi 1456152766221 SORGIN MENDI TALDEA | 2011-02-27 22:31
1

Kronika eta argazkiak: Txanpi.

 

Sagardotegia antolatu du gaurko Xabitok, Astiarran, ieufa!!!

Arratsaldean, giro politta probestuz,"Kabestrus" eta biok Oreretako Susperregi jatetxeraino jo degu kotxez, bertatik ordu pare bateko mountainbike-txangua egiteko. Bakailu tortilla,txuleta,sagardo, eta bestelakoei leku egin behar, zera!

 

"Kabestrus" da gaur "Zizeronea", ondo baino hobeto ezagutzen bait ditu paraje hauek; urrutira joan gabe, bi aste barru –martxoak 13an- errenteriako 4. Txakurkrosean parte hartuko du "Sorgin"-ekin batera, abiapuntu beretik. htp://txakurkrosaoarsoaldean.jimdo.com/ .

 

Susperregitik (333 m.) Malmazarko gainera(417 m.) igo, Aldura mendiaren mendebaldeko pagadiko bidezidorrrean barna abiatu –Mattinen terrenoa, tekniko-teknikoa,trialeroa kasik!-, eta ezagutzen ez genuen pista batean beheruntz abiatu gara…..nora? irterarik izango ote du?

Bada ez, uste dut Baztela erreka izena duela pista honen amaieran topatu dugun errekastoak;eguneko n-garren bideoa grabatu-Sorgin Films needs a lot of grabaxions!!!- eta bagoaz atzera,gora. Ondoren "descent", Añarbeko urtegira, pixta hestu,lokaztu, bezain polittetik. Kabestrus juramentuka doa, bide hertzeko sasiek esku zein zangoetan egiten dizkioten igurtziak direla eta.

Añarbeko pixta nagusira iritxi, ta Malmazarko gainerako igoeratxoa -3 km %11-ko batazbestekoan- dugu itzuliko zatirik exijenteena; itzuliaren laburrak eta helmugaren gertutasunak ausardirako gonbidapena egin digute, ta bagoaz "pulseixon"-ak igotzen, Kabestrus arnas hestuka, ta ni arnas hestuka bider 3.Uffa! Malmazar gaina

Top! Malmaxar! Eguzkia ere badoa ezkutatzen Adarra-Aballarri-Onddi-re atzekaldetik. 2 km.beheruntz eta lixto, akabo gaurko txango labur earra.

Time to beer! Eztarriak freskatu ta dutxatzea Kabestrus-en etxian.

8-tan Astigarragako Robin Pub-ean degu zita Xabito,Aitor,ta Intxaurrakin…punttual sagardotegirako!

Sagardotegia: http://www.alorrenea.com/

ALORRENEA-ri Puntuazioa: 10-etik 7.Orokorrean ondo; zerbitzuan despixteren bat,sagradoa tira,jenerua ona!Hortik aurrerakoak, afaria,futbol zelai inprobisatuko rondoak, sagardotegiko fauna, ondorengo tabernetako joan-etorriak, Kike, Ilazki, eta cia.,…..primeran! Hori bai,….goiz goiz etxera, 6-etarako edo ?….ni ez naiz akordatzen?¿*¿¡!!

SAGARDOAREN PROZESUA

 

Txanpik

Txanpik 2011-02-28 22:30 #1

<p><strong>hi kabestrus, ez dek jarri igandeko planing-a; ez dek agertzen.</strong></p>

<p><strong>E-mailez doa.</strong></p>


Utzi iruzkina: