ARAIA-AITZKORRI-ARATZ-ARAIA

sorginmendi 1456152766221 SORGIN MENDI TALDEA | 2011-01-09 13:54
1

Kronika: Kabezabuke.

Argazkiak: Kabestrus.

Abenduaren 7-rako prestatua zuen Gipuzkoa-Araba muga inguruko gailurretarako txangua Luiggi Cabestroni-k.

Bezperan, gaua Urbasako Bioitza Kanpiñean erreserbaturik genuen, baina ustekabean, arazo teknikoak medio –nonbait aurreko egunetako izozteek kalteak eragin zituzten berogailu eta ur hodietan- eta bertako arduradunek eskeini ziguten tratu exkax eta axolagabea zela eta, gaueko 9:30-tan lo egiteko lekurik gabe geunden; zubia, non topatu lekua orain,ostia!?¿

Km. batzuk beherago topatu genuen lekua; bapatean gogoratu nuen noizbait gaua pasa nuela Altsasuko errepide alboko "Motel" antzeko batean, bai, harreragilerik ez daukan leku xelebre baina eroso ta merke horietako batean.Bertara joaten zara, pantailatxo batean zeure datuak sartu eta txartel-giltza bat ematen dizu makinatxoak, eta barrura. Primeran! Han ginen Luis ta "Thelma" bezala, erabat gomendagarria den leku batean -www.hotelizelai.com-; merkea –logela=38,5 euro-beste edozein lekurekin alderatuaz gero, txukuna, eta sorpresa! Frigoan birrak eta freskagarriak!

Tira, iritxi da hilaren 7-a, ia zer prestatu duen Astigarragako honek!

Kafe ta boilo bat gosaldu eta Arabako lautadako Araia herrian(606 m.) dugu habiapuntua,9:20 dira. Luisen GPS-an sartuta daukan Track-a dugu bideratzaile; 10 min.pasa ondoren maldan gora goaz jada,oraindik muskuluak hotz, kostata xuabe igoaz.

Lehenengo zementu ta errepide utzi ta Amezti baten erditik bidezidorrean gora m.-ak azkar irabazten dira, Pagadi batera sartu arte; bertan atsedeneko m. lauak , eta up! berriz gora, dagoeneko botak bete lokatz! Lehenengo zabalgunera iritxi gera, Azko-Saroira(1.180 m.)-ko Borda(Txabola del Tuerto ere ditzen diote) dagoen zelaira.

Eskubian dago ARATZ, itzuleran bixitatuko dugun Arabako 4. Tontorra(garaienen zerrendan).Iparralderantzako norabidean, pixkat despixtatu gera GPS-a izanda ere, galtzada erromatarraren inguruan, baina norabide egokia hartu,pitillo bana kixkali,abituallamendua hartu(Luisek ekarritako gominolak,tocate los huevos!) ta ieupa Aizkorriruntz, kareaitzan gora Pagoak zig-zageautaz.

3 orduren bueltan(¿????) aspaldiko partez –izango dira 15 urte hona etortzen ez nintzela-Aizkorri(1.528 m.) tontorrean gera, uff! Hotza!haize bizia! Elur arrastoak nonahi! Luiggi-n kamerakin "intantanea"-ren bat hartu, gominola gehiago jan, barritaren bat erdibana,goizean tabernariak "Reynolds" paperean txukun-txukun bilduta jarri digun digun tortilla pintxoa, txurrustada (Ura eh!) ta "pitillo al canto!"Gure moduan,beste batzuk ere aprobetxatu dute eguna Aizkorrirako: Gure adineko gazte(¿) bat 2 urte exkaxeko haurra atzean(motxilan) duela, flipantea! ; ta, odoloaren presioa, altueraren eraginaz gain, areagotu digun nexkatxa mailladun-bihurgunetsu ziragarriya!Ai !!

Tira,beherakoan,GPS-ari muzin egitea proposatu diot Luisi; proposatzen zigun Track-ak leku arriskutsuegitik ginderamatzala(ze dize asi??) oharturik; badakizue,elurra,izotza…"Por libre" abiatu gera beheruntz Sarrio edo Pirinear-Akerren modura, kareaitzen sarean ia korapilatuta,intuizioz jeixten.Ta galtzen bagea? Keba, laister heldu diogu joaneko bideari, ta laister berreskuratu degu galtzada erromatarretik gertuko GPS-aren itzulerako ildoa.

Aizkorriren lehengusiña zai degu, gonapean gaude jada, "300. m.-ko desnibela besterik ez da geratzen Aratzengana irixteko" dio Luisek.Nere baitan:"Jode, ezerrez, dedio…".Dagoeneko 1.000 m.pasatxoko desnibel metatua,15-16 km. eginak,…horrela gabiltza, gaztetasunaren "apologia" egiten.Bidean zehar topatzen diren egurrezko norabide seinale iragarleak madarikatzen hasia nago jada: Aratz>3,5 km, handik 5 minutura,Aratz>3,7 km, ze ostia?Orainartean Luis nire erritmoan doa,ez ni berean, orain aldiz badoakit; erreferentziak hartzen ditut, ia zuhaitz horretan zenbat daramakidan…iej!minutu ta 10 seg.,orain minutu ta erdi,….bixtatik galdu dudan arte Aratz inguratzen duen azpi-lainopean.Tontorrerako gutxi falta dela zai daukat, uff! Gogorra egin zait azkeneko ordu laurdeneko "bertikala",hanka zuztarrak dardarka ta kargatuta!. Aupa gu ta aupa Aratz, iritxi gaituk! Banuen gogoa berau ezagutzeko! Beste batean itzuli beharko degu ordea bertatik egoten den ikuspegiaz gozatzeko, azpi-lainoak ta haize zakarrak bilduta dago!

"Goazen beheruntz 5 ordu ta erdiko izerdiak hoztu baino lehen"diotsagu elkarri."Kabestronik" ikusi du beheranzkoan beste tontortxo bat; aurrekoak nahikoa ez, ta hor doa Argorrira/Gatzarri (1.301 m.)-ra; zer den zaildua egotea eh! Nik bidean itxarongo diot,Aizkorri ta Aratz-ekin naikoa dut.

Tripletea egin(Luisek)eta gustora goaz beheruntz, asetuta eta eguna ederki aprobetxatuaren sentsazioaz igurtzita, ze plan earrra! Azken tramoan nere zangoetan somatzen det zaintiratu txatxuren bat, ba! Laister pasa da,abixua izan da, Araiara irixtean pilatu ditugun 24 km. eta 1.300 m. ta pikuko desnibel positiboa niretzako muga-mugakoa izan denaren abixua, besterik gabe.

Araian gaude,arratsaldeko 4:22 minutu, hurrun geratzen dira, ez dirudien arren, goizeko 9:20.Lokaztutako botak "playeren"-gatik ordezkatu,motxilak erantzi, ta "jode,que cerveza mas grande me voy a beber" esanaz goaz ostatura.

Gustora edan degu birra txarroa,glu-glu-glu….ta noski kotxean sartzearekin batera, tripautsik (ia gominolak bakarrik egun guztian) birra edatearen ordainez, imajinaziozko tximeletak ikusiz goaz "motelera"biok parabrisasari fijo so eginez!

Gozamen earra!

 

kabestrus

kabestrus 2011-01-10 19:51 #1


Utzi iruzkina: