Interneteko errege-erregina berriak!

sorginkerixek 1456152763751 Sorginkerixek | 2006-12-14 11:26
1

Lehengo egunean, klasera agertu ginen guztiei (izan ere, zubi aurreko azken eguna zen eta jende gutxi azaldu ginen klasera…)  artikulu bat banatu zigun gure maisuak (Web 2.0. ikasgaiko Joxe irakasleak) eta honi buruzko iritzi artikulu bat egiteko agindua eman zigun, gure blogetan lan gehiago egiteko asmotan…

 

            Oraingo honetan, irakurri berri dudan arikulu honek, gaur egun Internetek duen joerari buruz hitz egiten du, gehien erabiltzen diren web orrialdeak komentatuz. Honen arabera; Fickr, Youtube, Myspace, Blogge, eta Online dira besteak beste, bisita gehien jasotzen dituzten orrialdeak. Orrialde hauen arrakasta esanguratzuak zer esana piztu du Interneteko langileen artean, izan ere, hauen sortzaileak ez dira profesionalak,  20 urte inguruko gazte kuadrila bat baizik. Orrialde bakoitzak bere sortzaile propioa dauka noski, baina Interneten egunero ibiltzeko ohitura daukatenen artetik jaio dira web arrakastatsu hauek.  Nire ustez, normala da Web orrialde hauek horren ezagunak egitea, gai interesgarriak jorratzen baitituzte, ia gehiengoaren gustukoak diren gauzak egitea ahalbidetzen dute (adibidez, argazkiak eta bideoak konpartitu).

 

            Artikuluaren beste atal batekin ohartu naiz ni, eta konturatu naiz arrazoia daukala idazleak. Gaur egun, Internet ez omen da ordenagailuaren aurrean jarri eta informazioa jasotzea bakarrik. Kontsultak interaktiboak ere egiten direla eta Web orrialde desberdinetan parte hartzeko aukera dagoela dio. Guztiz ados nago. Erabiltzailearen partehartzea bultzatzen da gero eta gehiago.

 

            Lehen aipatu ditudan Web orrialdeen artean, honako ekintza hauek burutu ditzakegu:

Gure argazkiak mundu guztiaren begibistan jarri nahi baditugu, Flickr erabiltzea besterik ez daukagu. Bideoekin berdin gertatzen da, YouTube orrialdera sartu ezkero. Eta gure iritzi, zein artikulu guztiak publikatu nahi izanez gero, Blog berri bat sortu eta bertan idaztea besterik ez daukagu.   

 

Zergatik izango dute orrialde hauek, duten arrakasta? Erabiltzaileak gustura baldin badaude, zergatik ez? Ni, oraintsu hasi naiz orrialde hauetan kuxkuzeatzen (Web 2.0 ikasgaian) eta oso gustora nabilela aitortu beharra daukat. Adiktiboa ere izan daiteke, izan ere, orrialde hauetan sartzen naizen bakoitzean orduak hegaz joaten zaizkit…

 

 

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2007-01-04 14:19 #1

Zuri ere beste ikaskide bati esandakoa erantzungo dizut: egokiago izango litzateke izenburuak esango balu “Interneteko errege-erregina berriak”, emakumeek zeresan handia izan baitute sarean.<br /><br />Bestalde, ni ere oso gustura ibiltzen naiz Web 2.0 esparruan sortu diren aplikazio horietan.<br />


Utzi iruzkina: