Iban Arantzabal-en (Multimediako zuzendaria Goienan) HITZALDIA

sorginkerixek 1456152763751 Sorginkerixek | 2006-11-09 17:54
2

Aupa denoi! Atzo arratsaldean Web 2.0.-ko klasean Iban Arantzabalen hitzaldia izan genuen, eta gure maisu den Joxek hitzaldiari buruzko iritzia, gure blogetan idazteko agindua eman zigun.

Iban Arantzabal, Goiena-ko komunikazio zuzendaria da, eta Goiena telebistari buruz hitz egiten hari zitzaigun ordu betez. Goienak nola funtzionatzen duen azaldu zigun (erabiltzen dituzten baliabide desberdinak etab. aipatuz), baita zein helbururekin lan egiten duten. Datu guzti hauek guretzako baliogarriak direla iruditzen zait, ezagutu beharra daukagulako nola funtzionatzen duten gaur egungo komunikabideek, gu ere noizbait horrelako lanetan ibiliko baikara!

Blog-ek duten garrantzia behin da berriz errepikatu zigun Ibanek. Ezusteko galanta hartu zuen galdetu zigunean ea gutarik nork geneukan blog pertsonal bat (web 2.0-ko klasean daukaguna kontuan hartu gabe) eta bi edo hiruk bakarrik jaso zutenean eskua. Bakoitzak bere bloga aurrera eramateko animatu zigun, oso aberasgarria baita interneten blog desberdinak irakurri ahal izatea. Nik, pertsonalki, ez dut uste nire blog-ak etorkizun handirik izango duenik, ez dudalako askorik idazten. Baina bueno, batek daki, agian…

Interneti buruz ere asko mintzatu zen. Honen abantailetako bat, dena artxibatuta geratzen dela esanez, informazioa ez dela galtzen, eskuragarri daukagula behin da berriro, nahi edo behar dugun guztietan. Nik ere berdin pentsatzen dut!

Azkenik burubelarri haritu zen FireFox instalatu behar genuela eta esanez. Bai unibertsitatean eta baita gure etxeetan ere. Explorer desagertu egingo omen da…

Beste barik, hauexek izan ziren gutxi gora behera atzoko hitzaldian entzundakoak. Esan beharra daukat Ibanek puntu xelebrea eman ziola hitzaldiari, eta eskertzekoa da!

Oharra: Joxe, ea azkar sendatzen zaren!

Iban Arantzabal

Iban Arantzabal 2006-11-10 13:40 #1

1) Internet Explorer ez da desagertuko. Ia Firefox erabiltzaile gehiago lortzen ditugun, hala ere. Nire asmoa izan zen zuok izatea horren eragile, zuok izatea filosofia horren aldekoak. Firmak batzeko ere esan nizuen erdi brometan eta tonuz goregi, akaso. Zorionez, mundu honetan dezente jakinda aterako zarete komunikazioko karreratik. Biba irakasleei ere!

2) Zure blogak badu etorkizunik. Eta hori garrantzitsua da.

3) Puntu xelebrea... onean hartuko dut. :-)

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2006-11-13 09:49 #2

Nik dakidala, Iban Arantzabal ez da Goienako zuzendaria, izenburuan diozun bezala, baizik eta Multimedia arloko zuzendaria Goienan. Hobeto aldatzen baduzu izenburua, beraz. Eta eskerrik asko animoengatik. Laster osatuko naiz.

Utzi iruzkina: