BERRIA-ren ESTILO LIBURUA!!
Aupa! Gaur ere hemen naukazue, atzo unibertsitatean izan genuen hitzaldiari buruzko nire iritzia emateko prest:
Hitzaldia, Berria egunkariak atera berri duen estilo liburuari buruzko izan zen. Eta hitzegiten haritu zitzaiguna berriz, Berria egunkariaren zuzentzailea eta Berria estilo liburuaren koordinatzailea.
Hasteko, sarrera txiki bat ekeini zigun, Berria egunkariari buruzkoa. “Egunkaria” itxi zutenean sortu zen egunkaria da, eta herriari eskeinia dagoela aipatu zuen, Euskal Herri osoari. Nola funtzionatzen duen eta zein irizpide erabiltzen dituzten.
Segidan, estilo liburuei buruz hitzegiten jarraitu zuen, batez ere Berriak atera duen estilo liburuari buruz. Idatzi nahi duen edonork erabil dezakeen eta irizpide pila bat eskeintzen dituen gida liburua da. Bertan aurkitu ditzakegun atal guztiak ezagutu genituen baita adibide mordoa jaso ere.
Hizlariak euskara ondo erabiltzea zein garrantzitsua den errepikatu zigun behin da berriro. Ez dela erderatik itzuli behar. Aiton-amonak altxor bat direla, euskara oso ona baitaukate…
Baliogarria iruditzen zait estilo liburu hau, batez ere, idaztera goazenean, idazten duguna zuzen idaztera bultzatzen duelako. Laguntza handiko liburu bat izan daiteke, kontsultarako bakarrik bada ere.
Hizlariak adibide erreal pila bat esan zizkigun, ulertzeko liburu honek eskeintzen dituen atal desberdinak, eta baita konturatzeko euskeraz egiten ditugun akatsekin.
Aholku batzukin bukatu zuen hitzaldia:
· Hartzailearekin gogoratu behar garela idazten dugun guztietan
· Ahaleginduz idatzi eta gozatuz irakurri!
Hauxe izan zen gutxi gora behera, idatzi nahi duen edonorri gomendatzen diot estilo liburu hau eskuratzeko.
Ondo pasa asteburua!
Iruzkinak
Joxe Aranzabal 2006-11-13 09:57 #1
Erosteko modukoa iruditu zitzaizun?<br />
Utzi iruzkina: