Aurkiko blogak

sonimontana 1456152758656 Soni montana | 2006-10-12 03:00
4

DANBAKAKO bloga oso ondo eramanda dagoela uste dut.Ulertzeko errexa iruditzen zait eta gaurkotasuna mantentzen duela oso garrantzitsua da.Danbaka, dabe gataiko musika taldeekin egiten den lehiaketa bat da. Goian gehitu dudan linkean klick eginez gero, taldeen kontzertuetako egunak ikusteko aukera izango dezu, baita beraien abesti batzuk entzuteko aukera ere! Aurkin aurrera egin eta beste blog interesgarri batekin topo egin dut bere izena MUTILMEDIA da. Blog honetatik erakarri nauena, bere albiste interesgarri bat izan da. Esatea dago, linkez beteriko artikuloa dela eta horrek errestasun handia ematen du gaiari buruz ezer ez badakizu. Irakurtzen ibili naizen beste blog bat, Zumaiako Zikloturisten Elkartearena izan da. Nirearekin antzekotasun gahien duena da, bere sinpletasunagatik. Bertan, afari baten berri ematen du. Beste batean aldiz, lizarrako ibilaldiko argazkiak eskaintzen digu. Aspertzeko zorian nengoela bapatean titulu batek erakarri ninduen "eztanda autobidean". Gertakari honi buruz entzunda neukan zerbait baina gehiago jakitzeko blog horretan klick egin nuen, eta hara non! joxeren FAROA zen. Oso interesgarria iruditu zait notizia kontatzeko erabiltzen duen estilo bitxia. Bukatzeko, GAZTELUMENDIren bloga aztertzen ibili naiz. Bertan Tim O’Reilly deitutako gizon batek WEB 2.0 kontzeptuaren sortzailea dela dio, bere argazki eta guzti. Oso ondo dokumentatua dago eta hainbat linken bidez errezten du idazkiaren ulergarritasuna.

Imanol

imamon

imamon 2006-10-12 12:14 #1

Ez dakit Aurkik gaizki indexatuta duen edo zuk gaizki ulertu duzun. Erreferentzia egiten diozun bloga ez da Multimedia Mutilmedia baizik. Egia esan hitz jokoak nahasmenak sortzen du.

patxi gaztelumendi

patxi gaztelumendi 2006-10-17 04:34 #2

Aupa Imanol.
Blogean ikusi dut, lotura egin duzuela ene blogera. Pozten naiz, aztertzen ari zaretenez, fin fin ibili beharko dut aurrerantzean ere.

Asko poztu nau, hor, zuen web 2.0 ikastaro horretan apurka apurka montatzen ari zareten web behatoki hori. Ikasleen arteko azterketa eta gogoetak interesatzen zaizkit horregatik.

Aurrerantzean, gonbidatuta zaude, bloga jarraitu eta zure kritikak botatzeko, zelan ez!

Zuen blogen jarraitzailea izango nauzue, aurrerantzean.

2006-10-17 21:53 #3

Aupa! eskerrik asko zuen erantzunengatik!!! Mutilmediarena nire errua izan da, lehen aipatu duzun bezela hitz jokuarekin nahaztu nintzen eta. Zuen blogak hurbiletik jarraituko ditut oso interesgarriak iruditu zitzaizkidalako.

imanol

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2006-10-21 01:45 #4

Oso ondo, Imanol. Ikusten nola hasi zaren ziber elkarrizketan? Imamonek eta Patxik antzeman dute hasi zarela idazten eta kuku bat egin dizute. Segi horrela.

Utzi iruzkina: