Unairen ipuina
Orain dela gutxi, etxez aldatu zarete, Bisiguen herrira,
Kordoba.
Zu, Rudolf, eta zure familia oso pozik zaudete bizitza
berrira ohitzen. Zure alaba Karlosek, lagun bat egin duela esaten du, baina
azenario bat da. Berarekin oso ondo pasatzen du sukaldatzera eta sokasaltora
jolasten.
Bere aita, Mortimer, ospitalean hilzorian dago garageko
ateak burua harrapatu ziolako robot bat eraikitzen ari zen bitartean.
Zuk, zure alaba bakarrik zaindu behar duzu eta gainera
zure lana kilikan dago.
“Burgger King”·-eko
atean lan egiten duzu hamburgesaz mozorrotuta
panfletoak banatzen. Baina, zure nagusia ez dago zurekin bat ere pozik jendeak
ikusten zaituenean listua eta harriak botatzen dizkizulako.
Neguko egun euritsu bat da. Zu lanetik itsultzean sofan
etzan eta negar egiten hasi zara. Bi ordu negar egiten egon ondoren, Karlos ere
negar egiten entzun duzu. Berarengana joatea pentzatzen ari zara baina sandwich
mixto bat egitea nahiago duzu. Prestatzen ari zarenean ume batzuk zure kotxea
marratzen ari direla konturatzen zara. Orduan, eskopeta hartu, etxetik atera
eta zerura tiroka hasten zara. Umeetako batek kaka gainean egiten du eta
besteak korrika joaten dira. Kaka gainean egin duenari, bere kaltzontziloak
jatera behartzen duzu.
Sofara bueltatu eta telebista pizten duzu. Ez dagoenez
ezer interesgarria, telebista labera sartzen duzu eta pizten ari zaren bitartea
Karlosek negar egiten jarraitzen duela konturatzen zara.
Gelara ez joan eta sandwich bat egitea nahiago baduzu:
joan 1 puntura
Gelara joan nahi baduzu: joan 2 puntura
1-Baina bost axola dizu eta beste sandwich bat
prestatzera zoaz. Bidean, Chuck Norris txipiroiz mozorratuta lehiotik sartu eta
hilko zaituela esaten du. Zuk ez dakizu zer egin eta zure lagun minari, Chicken
Little-i, deitzen duzu.
Oso arin dator eta biok borrokan hazten dira. Chuck Norrisek irabazten du
baina bat-batean Ash ketxun atera eta hil egiten du. Zuk
eskerrak eman eta hegan egiten joaten
da. Oso pozik zaude eta ospatu nahi
duzu.
Ospatzeko sandwich bat egin nahi baduzu: joan 1.1 puntura
Ospatzeko kortinak erre nahi badituzu: joan1.2 puntura
1.1-Sandwich bat prestatzea oso komenigarria izango
litzateke zuretzat, orduan, sukaldera bidea hartzen duzu. Bidetik, baso batean
galtzen zara eta desesperatuta biribilean korrika hazten sara. Zure
hamaikagarren bueltan mareatuta botaka egin eta David ipotxa agertzen da. Bere
zuhaitzeko etxera gonbidatzen zaitu tea eta gailetak hartzera baina joatean
tranpa bat zela konturatzen zara. Beranduegi.
AMAIA
1.2-Kortinak erretzea ideia ona dela pentsatu duzu. Txiskeroaren
bila zoaz eta egongelako guztiak erre aurretik gasolina botatzen duzu etxe
osotik. Kortinei sua ematean etxe osoak gasolina zuela konturatzen zara,
gasolina gehiago botatzea sua amatatzeko ideia ona dela iruditzen zaizu baina
beranduegi da. Zu eta Karlos jadanik infernuan erreta zaudete.
AMAIA
2-Zer gertatzen zaion jakin nahi duzu
baina bere gelara sartzean ez dagoela konturatzen zara. Armairuan dagoela
pentsatzen duzu baina begiratzean olagarro erraldoi bat bakarrik zegoen. Ohe
azpian begiratu eta bufalo talde bat zegoela konturatu orduko, komunetik
Karlosen oihua entzuten duzu. Korrika horrantz joaten zara baina sartzean Rambo-k
baitu duela ikusten duzu. Zuk askatzeko esaten diozu baina berak azenario baten
truke egingo duela esaten dizu. Zu pentsatzen hasten zara. Azenarioa ematen
badiozu, meatzean lan egitera behartuko duzu bere bizitza osorako.
Azenarioa ez badiozu ematen hil egingo du eta asegurua kobratu ahal izango duzu.
Karlos berreskuratu nahi baduzu: joan 2.1 puntura.
Azenarioa nahiago baduzu: joan 2.2 puntura
2.1-Azenarioa oso gustuko duzu baina azenarioa
ematen diozu. Berak Karlos askatzen du eta bere “Rambokopteroan” ihes egin.
Gauean, bi hilabete barru meatzean bere
bizitza osoa lan egiten egongo dela eta irabaziko duen diru guztia erreko
duzula esaten diozu. Negar egiten hasten da eta korrika etxetik alde egiten du.
Ez duzu inoiz berriro ikusiko.
AMAIA
2.2-Zuk azenarioak oso gustuko dituzu eta bat berari eman
baino lehen Karlos hiltzea nahiago duzu, baina, Rambo-k hilko duenean Buzz
Lightyear agertu eta Karlos berarekin hartzen du. Rambo-k ihes egin ondoren
bueltatu eta zure semea ematen dizu. Eskerrak eman eta “infinitoraino eta gehiago”
esan hondoren, zerurantz hegan egiten joaten da.
Iruzkinak
ander 2008-12-11 12:40 #1
oso polita iruditu zait ipuina!! onenak zarete!!! espero dut horrela jarraitzea eta ipuin gehiago jartzea.<br>
ander 2008-12-11 12:40 #2
oso polita iruditu zait ipuina!! onenak zarete!!! espero dut horrela jarraitzea eta ipuin gehiago jartzea.<br>
2008-12-11 12:43 #3
ados nago anderrekin... oso ondo dago, baina ez da oso sinesgarria.<br>ipuin gehiago ipini mesedez.<br>
Utzi iruzkina: