MINTZA EGUNA 2011
Ekainaren 4an Mintza Eguna ospatuko da Elizondon, eta animatu nahi zaituztegu bertara egun pasa joatera.
Mintza Eguna Euskal Herrian mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen dutenen ospakizuna da, eta, aurten, Elizondon izanen da. Beraz, solaslagunen lurraldean hartuko ditugu Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako mintzalagunak. Horretarako, egitarau mardula osatu dugu, jarraian ikusten ahal duzuen gisara:
11:00etan: Ongi etorria eta hamaiketakoa Merkatu Plazan
12:00etan: Ibilaldi gidatua (Elizondoko txokoen barna)
13:30ean: Mintza bermuta
14:30ean: Bazkaria Merkatuko Plazan
16:00etan: Sari banketa
16:30ean: Euskal erromeria
Solaslaguna egitasmotik gonbidapena egin nahi diegu solaslaguna, guraso, irakasle, ikasle eta herritar orori Mintza Egunera bertaratu daitezen. Herri bazkarirako izena emateko maiatzaren 25a baino lehen:
Baztan: Suinki Euskaltegian
Malerreka: Euskara Zerbitzuan
Bortzirietan: Euskara Zerbitzuan
Edo solaslaguna telefonora deitu 610920673
Bazkarirako txartelak 20 € balio du.
Menua: Paella, Oilasko “pilotak” eta solomoa, postrea, kafea eta kopa + erromeria.
Baztanen, Bortzirietan eta Malerrekan 40 lagunek parte hartzen dute egitasmo honetan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: