OSASUNIK GABEKO HEZKUNTZA GAIXO DAGOEN GIZARTEARENTZAT (Gara, 07-10-28)
Igor Azurmendi, Nerea Arrizabalaga eta Luis Larrañaga Pedagogian lizentziatua, gurasoa eta Gorputz-hezkuntza irakaslea
OSASUNIK GABEKO HEZKUNTZA GAIXO DAGOEN GIZARTEARENTZATAzken finean poliki-poliki hezkuntza pribatizatzeko lehen urratsetan gaude. Gero, aho betean entzungo ditugu politikariak Hezkuntza doakoa eta unibertsala dela esanez
Eusko Jaurlaritzak berriki onartu du Euskal Curriculumaren Dekretu berria. Bertan Gorputz-hezuntza arloa %40 murriztu dute, murrizketa honen aurkako hainbat gizarte eta hezkuntza arloko erakunderen iritzi eta protestak jasota ere.
Hezkuntza Saila, neurri hau argudiatzeko orduan, ikastetxeek izango luketen autonomia posiblean ezkutatu edo kamuflatu da, garbi baitauka gorputz-hezkuntzan lantzen diren eduki eta helburuak gizartean oso ongi baloratuta daudela, eta horien aurka zuzenean azalduko balitz emaitza ezkorrak jasoko lituzkeela.
GEHIAGO IRAKURTZEKO http://www.gara.net/paperezkoa/20071028/45410/eu/Osasunik-gabeko-hezkuntza-gaixo-dagoen-gizartearentzat
Iruzkinak
Utzi iruzkina: