HAURREN SOIN HEZIKETARI MURRIZKETARIK EZ
Alejandro Altuna (Kirol sendagilea)
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak hurrengo ikasturtetik aurrera Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan ezarriko den curriculun-aren zirriborroa kaleratu du. Zirriborro honetan Soin Heziketarako gutxienezko orduak murriztu egiten ditu. Hau dela eta, gure seme-alaben hezkuntza integralerako hain beharrezkoa den atal hau erren geratuko da. Eta ez aipatu arren ikastetxeen autonomia, zeren pausu hau eman eta gero, beste faktore batzuk kontutan hartuko dira. Soin Heziketari garrantzia kentzeko eta alboratzeko: faktore merkantalistak, praktikoak eta abar... adieraziz.
Gure erakunde publikoetatik mezu kontrajarriak jasotzera oso ohituak gaude: merkatal zentru handiak versus erdiguneak, garraio publikoa versus autoen erabilera... eta orain honako hau. Alde batetik, esaten digute sedentarismoa eta honek dakarren obesitatea XXI. mendeko izurrite berria dela, eta beste aldetik Soin Heziketarako ordu murrizketa hau planteatzen digute.
Maiz eta ia beti gure erakundeen asmoen azpitik diru kontuak daude, eta diru kontu hauek direla medio, gizarte sedentario honetan heziketa fisikoa eta kirola bultzatzen ez badugu, etorkizu-nean obesitatea eta gaixotasun kardio-baskularrak asko gehituko dira. Orduan bai gastatu beharko dugula gaixotasun hauen tratamenduan, baina gure politikoei oraingo diruak axola zaie eta ez biharkoak.
Osasunaren eta bizi kalitatearen izenean Soin Heziketan ordu murrizketarik ez.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: