Agenda 21: Hondakinak
Atez ateko zabor bilketa edo atez ateko bilketa (AAB) etxebizitzetako hondakinak biltzeko sistema bat da, bilketa etxebizitzaz etxebizitza eginez hondakin organikoa, papera, plastikoak eta bestelako materialak gaika biltzen dituena, gero birzikla daitezen. Kaleko edukiontzi handien bidez egiten den gaikako bilketaren ordezko aurreratuago gisa sortzen da, gaika gehiago biltzeko, zero zabor helburu duten politiken barruan. Gipuzkoan 2009ko martxoan abiarazi zen, Usurbil herrian. 2010 urtean Hernani eta Oiartzun bildu ziren atez ateko sistemara, herriko etxebizitza guztietako hondakinak etxez etxe bilduz. Iparraldean ere zabaltzen ari da atez ateko sistema.[1][2] Euskal Herrian baino lehenago, atez ateko sistema munduko hainbat lekutan ezarri da, hala nola Balear Uharteetan, Estatu Batuetan, Italian, Japonian, Katalunian eta Taiwanen.
Atez ateko bilketak eztabaida politiko bizia sortu du Gipuzkoan. San Marko zabortegiaren itxierak zaborrak isurtzeko arazo larria ekarri zuen eta alternatiba gisa, erakunde eta alderdi politiko zenbaitek Zubietako lurretan kokatu beharreko zaborren erraustegi baterako plana eta proiektua abiarazi zuten. Testuinguru horretan, atez ateko bilketa sistema abiatzen da, ez soilik bilketa eredua aldatzeko, baizik eta hondakinen kudeaketa-eredu osoa transformatzeko, zero zabor politiken barruan. Politika horien arabera, baztertu egin behar dira hala errausketa nola zabortegiak, bi-biak jasangaitzak direlako osasunaren eta ingurumenaren aldetik.
Atez ateko gaikako bilketari esker, zaborra desagertu egiten da, hondakin organikoak ez direlako beste hondakinekin nahasten, eta, ondorioz, hondakinen zati handi bat birziklatu daiteke.
Iruzkinak
aitor 2012-10-26 09:46 #1
hori hacker horii!!<br />
Edurne 2012-10-30 14:53 #2
Gaia zuk sakondu behar duzu kopiatu beharrean!<br />
javaa! 2012-11-09 09:08 #3
jaavaaaaa!!!! jaaavaaa!!!<br />
Utzi iruzkina: