Daude

sisifo_lez 1456152701133 Sisifo lez | 2008-07-11 00:00
1

Amets egiteko uneak eta uneak daude

errauts usaindun memoriak erretzeko

puzzleetako piezak lekuz at lagatzeko

nahiz hareazko gazteluak eraikitzeko.

 

Nabigatzeko kantuak eta kantuak daude

hodi oxidatuetatik igerian jarduteko

albumetako argazki zaharrak berritzeko

edo jatetxetako serbilletetan idatziak izateko.

 

Zure larruan bizitzea desiratuko zenukeen mila eszena daude

eta beste zenbait begiak itxiz ekidin nahi izandakoak.

 

Insomnioen  testigu izandako almohadak daude

Llamada perdidak, eseki gabeko telefonoak.

Hitzak, deszifratu gabeko mezuak...

...daude...

 

korridorean

korridorean 2008-07-11 22:41 #1

eta badaude, egon, insomnio gau kafeztatuetan, taberna ilun bateko mahai lohi bateko serbilleta xume batean jaio, eta eder diren poemak. <br><br>eta hau da bat, irati. <br>


Utzi iruzkina: