sare sozialak

sinmas 1456152698230 Sinmas | 2009-04-21 15:03

Sare sozialak gaur egun ikaragarrizko "boom"-a izaten ari direla argi dago. Gazteen gehiengoak du kontu bat halako sare batean. Tuenti, Facebook, Myspace...dira hauetako batzuk.
Nik hauetatik tuenti-a erabiltzen dut bakarrik. Ez daramat denbora asko kontu honekin, hilabete batzuk besterik ez, baina, hala ere, sare sozial berria da hau, bi edo hiru urte inguru besterik ez ditu izango.
Klasekide baten inbitazioz sartu nintzen Tuentin eta batez ere egunero ikusten ez ditudan lagunekin komunikatzeko erabiltzen dut, nahiz era nohizbehinka argazkiren bat ere igotzen dudan edo argazkiren batean etiketatzen nauten.
Egunero egiten ditut bisita pare bat Tuentira baina ez dut denbora gehiegi pasatzen batak eta besteak begiratzen. Nire bisitak bost edo hamar minutukoak izaten dira, komentario pare bat jarri edo bost edo hamar argazki ikusten irauten dudana.
Erosotasunari dagokionez bakoitzak aukera du bere perfila lagunei bakarrik edota lagunen lagunentzat mugatzeko, beraz segurtasuna nahiko bermatua gelditzen da aukera horiekin.
Sare honek ez dut uste kentzen didanik lagunekin egoteko denbora, gehiago gustatzen baizait lagunekin zuzenean hitzegitea.















































































































































Utzi iruzkina: