Jean Fernando Anleu-ren atxiloketa
Gaur klasean Rodrigo Rosenberg-en hilketaren inguruan dagoen polemikaren berri izan dugu La Vanguardia-ko artikulu bati eta wikipediari esker.
Jean Fernando Anleuk Twitter-en Rodrigo Rosberg-en hilketa salatzen zuen mezua zabaldu zuen, eta horren ondorioz, atxilotu eta ondorioz kartzeleratu egin zuten. Mezu horretan Rodrigo Rosberg-en hilketaren inguruan hitz egiten zuen, eta, esaten zuenez, honen hilketaren kulpa parte Álvaro Colom Guatemalako presidenteak, zuen.
Akusazio hauek egin ostean kartzeleratu zuten eta mundu guztia bere alde jarri zen, esanez ezin dela pertsona bat kartzelan sartu sarean zerbaiti buruzko bere iritzia emateagateagatik.
Nire ustez, arrazoi osoa zuten atxiloketa hori salatu zuten guztiok, zentzugabekeria baita pertsona bati halakorik egitea, gauza larriagoak egiten dituen jendea kalean dagoen bitartean.
Azkenik, esan beharra dago, jendearen presioaren eraginez Anleu kartzeletik ateratzea lortu zutela eta gaur egun kalean aske dagoela, nahiz eta horrek ez duen konpontzen Guatemalako gobernuak egindako akats larri hori.
Iruzkinak
Joxe Aranzabal 2009-06-17 14:11 #1
Anleuk ez zuen salatu Rosenberg-en hilketa, hori Rosenberg-ek berak salatu zuen hil aurretik egindako bideo batean. Nahastu egin dituzu gauzak.<br />
Utzi iruzkina: