Hedabideen estrategiak biluzten...

sheila_iribarren 1545051365401 Nire igande-hausnarketak.. | 2018-10-06 17:13
1 1

sheila_iribarren 1538838906412

Igandeak egun lasaiak dira; astean zehar bizitakoaren inguruan hausnartzeko eta hurrengo astean gertatuko dena asmatzen saiatzeko.

Horregatik, blog honetan idatziko ditut pertsuazio, hedabide, komunikazio eta abarren inguruko hausnarketak.

Hona hemen nire lehenengo igande-hausnarketa.

 

 

 

Gaur, Noam Chomsky-ren Hedabideen bidez manipulatzeko 10 estrategia izeneko dokumentua landu dut. Ezagutzen dugun errealitatea zalantzan jartzea gustoko dut; egunerokotasunean murgilduta bizi baitgara, erabat itsututurik. Kasu honetan egunero hedabideen bidez jasotzen ditugun estimuluei buruz hitz egingo dut.

Argi dago hedabideak tresna potenteak direla, inpaktu handikoak eta beraz ondo kontrolatzen eta haien bitartez kontrolatuak ez izaten jakitea garrantzitsua da. Noam Chomsky-k hedabideek erabilitako 10 manipulazio estrategia identifikatu ditu eta testua irakurri ahala, nire egunerokotasunean kokatu ditut. Adibidez,"atzeratzearen eta pixkanakoaren estrategiak " nik neuk erabiltzen ditut nire kontu pertsonalekin, konturatu gabe nire burua engainatuz. Bestalde, alde emozionala ukitzearen estrategia bizitzaren arlo guztietan erabili daitekeela uste dut; sentimenduak arrazoiak baino gehiago saltzen dutela ez da inongo sekretua.

Esan behar dut ere,  "norberaren erruduntasuna indartzeko teoría" inmorala dela uste dut, inmorala eta eragingarria aldi berean. Adibidez feminismoak sentimendu horren aurka egiten du besteak beste, emakumeen aurka erruduntasun sentimendua beti erabili delako kontrolpean izateko. Eta produktuak saltzeko sentimendu hori erabiltzea tamalgarria iruditzen zait. Honelako faktoreak dira publizitatearen barruan gorroto ditudanak. Baina estrategia hauek jakitea komeni da haien tranpetan ez erortzeko.

 

Bukatzeko, hedabideek erabilitako estrategiak oso potenteak dira, era masiboan gizartea persuaditzeko ahalmena baitute. Beraz, haien estrategiekin ados egon edo ez, ezagutu eta aztertu behar dira horrela estrategiak identifikatu eta bertan ez erortzeko.

Estrategia hauek kontrolpean dituenak botere izugarria dauka gizartearengan, bai onerako, bai txarrerako.

Beraz kontuz! pentsatu beti hedabideen mezuen helburuetan eta interesetan, ez utzi manipulatzen!

 

 

twitter: BlogakEus

2018-10-08 08:37 #1

Ongi etorri komunitatera! Animo! ;)


Utzi iruzkina: