Euskalbar

shaury 1456152693346 Shaury blog | 2007-01-04 16:52

Euskalbar Firefox-erako tresna barra bat da. Bertan hainbat euskara-gaztelera hiztegi eta itzultzaile eskura eduki ditzakezu klick batekin. Berarekin interneten dauden hiztegi ofizial gehienak erabili ditzakezu: Elhuyar, 3000 Hiztegia, Euskalterm, Euskaltzaindia eta beste itzultzaile automatikoak.

Euskalbar-en bertsio berria argitaratu du Asier Sarasuak, 1.9 konkretuki. Bera dioenez hau da parte hartuko duen asken bertsioa, proiektua uzten duelako. Eta horregatik, beste norbaitek bere aplikazioa hobetu nahi badu, kodea askatu du. Hemen bere mezu ofiziala.

Baina euskal hiztegiak Firefox-en erabiltzeko beste modu bat dago nabegatzailean barra berezirik jarri gabe. Honetarako goialdearen eskuinean dagoen bilaketa koadroa erabili dezakegu. Hor, normalean, Google-ko ikonoa ikusiko duzue, baina ikonoan klick bat eginez beste leku ezberdinetan bilatzeko zerrenda bat agertuko da. Zerrenda hori aldatu dezakegu nahi dugun moduan, bilatzaileak kenduz eta bezte batzuk gehituz.

Librezalen bilatzaile batzuk aurkitu dezakegu, eta baita ere zerrendaren ordena nola aldatu azaltzen digute. Nik Search Engine Ordering plugina gomendatzen dizuet. Bilatzaile gehiago aurkituko dituzue hemen.



Utzi iruzkina: