Liburu hau Quim Monzó idazle Kataluniarraren la ezezagunena, askoren ustez katalanerazko ipuingintzari bere ironia, sotilezia, eta umorezko gailurra joarazi diona. Hogeita hamaika ipuinek osatzen dute, luze-laburrean motz samarrak baina trinko-bihurrian ezinagokoak. Ipuin bakoitzean baduzu ixtorio harrigarri bat, bikain harikatutako kontakizuna, eta, ixtorio bakoitzaren buruan, ustekabeko amaiera, ahozabalik, galdez, irribarrez edo barre-algaraz utziko zaituena.Sekulako trebetasuna ageri du Monzó-k eguneroko bizitzako pertsonaia eta egokiera ustez arruntenak aukerat...
Sei ipuin, sei hilketa, munduko beste hainbat txokotan girotuak: Andaluziako cortijo batean, Siziliako bazter galdu batean, Euskal Herriko herrixka batean, Frantziako landetxe dotore batean, Estatu Batuetakoa dirudien baso bakarti batean, baita kale ilun batean ere... Hilpuinotan ez da dena esaten, poliziak ez du hiltzailea harrapatzen, baina idazleak hainbat arrasto ematen digu, han eta hemen, guk geuk asma dezagun nork, non, nola, zergatik... Joxemari Urteaga Lazkaon jaio zen 1961ean eta Ondarroan bizi da. Argitalpena Elkar.
Behin da berriz entzungo zenuten Gernikako Bombardaketaren berri; 1937ko apirilak 26 astelehen hura. A los cuatro vientos honen berri ematen dizue, Dave Boling idazleak ondo makillatzen duen liburua. Errotaberri baserriak, Oiz mendiaren magalean... Dave Boling plasmatzen duen historia errealitate eta fikzio lan oparoa erakusten digu, berak lortutako informazio bitartez, non Ansoteguitarrak Oiz mendi magalean bizi eta iraupen duten.