Euskal Herriaren elikadura subiranotasunerantz

sasoian_sasoikoa 1456152668618 Sasoian sasoikoa | 2007-08-31 11:07
3

Zer da elikadura subiranotasuna?Herri guztiek beraien nekazal eta elikadura politikak erabakitzeko eskubidea. Alegia, globalizazioaren aurrean (elikaduraren globalizazioa konkretuki) herri bakoitzak beraientzat kulturalki egokiak, sanoak eta osasuntsuak diren elikagaiak produzitzeko eta produkzio hoiek babesteko eskubidea. Gaur egunean multinazionalen interesei begira egindako nekazal eta elikadura politika supranazionalek (PAC, OMC) elikadura subiranotasuna ezinezko egiten dute.

Nekazaritza, abeltzantza eta elikadura regulatzen duten legeak produkzioa handitzerantz doaz, kalitate nutrizionalari eta kultura gastronomikoari muzin eginez. Azken finean, beraiek nahi dutena kontsumitzera behartzen gaituzte, baserritar txikia “agroindustria”gatik aldatzen duten einean.

Hegoaldeko herrietan eraginak askoz latzagoak dira, zenbait kasutan populazioaren %85 baserritar txikiak direlako. Gainera, herri hauetako egoera ekonomiko eskasaz baliatuz multinazionalek nahi dutena egiten dute han (baserritar txikieri lurrak lapurtu Europako ganaduan pentzurako soja transgeniko sail itzelak landatzeko, ibaiak erosi, km2-etako baso osoak bota transgenikoak diren soja, eukaliptus, arto, eguzkilore, eta abar landatzeko,…). Guzti honen ondorioz:

Ø       Pobrezia handitzen doa baserritarrek beraien ogibidea utzi eta hirietara joatera behartzen dituztelako

Ø       Baserritar txikirik ez dagoenez (lekuan lekuko merkaturako produzitzen dutenak); eta multinazionalen produkzio transgenikoa Iparraldean kontsumitzeko denez, gosea zabaltzen doa

Ø       Legeen eta baserritar faltaren ondorioz milaka urtetan gordetako haziak galtzen ari dira leku bakoitzeko kultura gastronomikoarekin batera.

Ø       Ingurumena deusezten ari gara

Ø       Eta abar.

Elikadurarekiko subiranoa den herri batek bere populazioaren elikadura behar guztiak asetuko lituzke bere baserritarren produkzioarekin. Herri bakoitza elikaduran subiranoa izango balitz gosearen amaiera izango litzateke.

Gaur egunean, Bizkaian ekoizten diren elikagaiek Bizkaiako elikadura beharren %5 besterik ez dituzte asesten. Aldi berean, egunetik egunera baserritar bizkaitar gehiagok aktibitatea utzi behar dute beraien lana ez delako etxebizitza, golf zelai eta industria bezain errentagarria. Tornilluak eta adreiluak jaten amaituko ete dogu ba?!

Elikadura subiranotasunerantz joateko erak: baserritarrekin lotura zuzenak

Azokak jendez lepo egoten ziren garaietatik ez dira urte asko pasa (15 gutxi gora behera), eta hala ere denbora hortan baserritarren erdiak baserria utzi du. Begi bistakoa da gaur egungo elikagaien kalitatea (nutrizio aldetik, zapore aldetik) asko eskastu dela, orain ia jaki guztiak hurrunetik ekartzen direlako. Kontsumitzaileontzako ganorazko janaria lortzeko eta baserritar gehiago ez galtzeko era bat (herritar guztion esku dagoena, gainera) inguruko baserritarrekin harreman zuzenak egitea da:

Ø       Honela, baserritar eta kontsumitzaileek intermediarioak ekiditen dituzte.

Ø       Kontsumitzaileek leen mailako jakiak prezio egokian lortzen dituzte.

Baserritarrak bere produkzinoa era erraz batean merkaturatzen du

birasuegi

birasuegi 2007-08-31 12:47 #1

Eta nola garatu daitezke erlazio zuzen horiek? Gai honetan oso interesatua nago eta hemen esaten duzunarekin erabat ados nago, baina zailtasun handiak daude esaten duzuna aurrera eramateko. Soluzio bideak bilatzearen aldekoa naiz eta esperiantzia txikiak martxan jartzearen aldekoa ere. Ondo funtzionatzen duen esperientziarik ezagutzen duzu?

Ondo izan

borthuzai

borthuzai 2007-08-31 14:33 #2

Guztiarekin erabat ados.

birasuegi, ez nago ni gai honetan batere sartuta, eta ez dakit esatera noakizunak guzti honekin erlazio zuzenik ba ote duen, baina nekazari-kontsumitzaile harremana justuagoa bat bilatzen duela uste dudan "Goierriko Baratza" izeneko denda bat badugu Goierrin. Sasoian-Sasoikoak dioenarekin erlazionatua dagoela iruditzen zait: baserriko produktuak zuzenean, produktu ekologikoak...

Jukin

Jukin 2007-09-03 11:22 #3

Ieup!
Ba kontua horrelako erlazioak sustatzea da. Blog hau froga moduan hasi dugu ta a zer sorpresa, hasi orduko jendea galdezka dabilkigu! Gure intentzioa hamen hainbat informazio sartzea da, eskualdeka, horrelako erlazioak bideratu asmoz.
Gipuzkoan Uztaro kooperatiba dago baitaere, Beizaman. Ekoizpen eta kontsumo kooperatiba bat dira, pertsona talde batek ekoizpenaren ardura dauka baina taldeko beste partaideak ere ekoizpenean parte hartzen dute, bakoitzak bere neurrian. Uzta guztia taldeko partaideen artean banatzen da.
Donostialdean Otarra bioelkartea dago Martutenen, kontsumitzaile elkarte bat da, mota guztietako produktuekin. Hauek kuota bidez funtzionatzen dute eta ez dakit jende gehiago onartzen duten.
Azpeitia-Azkoitialdean ere ba omen dago honelako elkarte bat, baina ez dut horren gainean informaziorik. Hortaz aparte, elikagai ekologikoak komertzializatzen dituzten dendak badaude, bertoko baserritarren ekoizpena erabiltzen duten ala ez...
Eibar inguruan baserritar gazte talde batek horrelko erlazio zuzen bat martxan dauka, ortuariak, arraultzak, ogia,...hortaz aparte, elikagai ekologikoen denda bat zabaldu berri dute, ortuariak dendariak berak ekoizten omen ditu.
Bizkaian aldiz, Gernikan sortu berria da Lurgozo kontsumitzaile elkartea, Otarra-ren estilokoa baina Busturialdeko baserritar batzuen partaidetzarekin.
Arratia-Nerbioi eskualdean (Orduña-Laudio-Ugao) baserritarrek bultzatutako elkarte bat martxa onean dabil, produktu eskaintza dezente zabalarekin.
Bizkaiako beste eskualde batzutan mugimendua dabil horrelakoak sortzeko.
Kontakturik behar izanez gero esan, dauzkadanak pasako dizkizuet

Utzi iruzkina: