Roger Acknoyden hilketa

saskinaski 1456152666564 Saski-naski | 2010-02-09 19:44

Liburu hau ondo dago misterioak gustatzen bazaizkizu. Liburuaren idazlea Agatha Christie da, eta askok krimenera jotzen dute, ez amodiora.

Lehen esan dudanez, liburu hau hilketa bati burukoa da, eta bere protagonista hainbat liburutan agertu den Hercules Poirot detectibe famatua da.

Seguru aski, Poirot edo James Sheppard dira liburuan pertsonairik onenak, oso ondo landuta daude.

Liburuak duen gauzarik onena amaiera espero ez izatea da, sekulako sorpresa baita. Baina horrek ere alde txarra badu, idazleak abantailarekin jokatzen duelako, eta tranpa egiten duelako.

Gauza ona da ere, azkar eta ondo irakurtzen dela, eta beraz, gomendagarria da edozein momentuan irakurtzeko.


Utzi iruzkina: