Kutsidazu bidea, Ixabel
LABURPENA
Juan Martin baserri batera joan zen uda pasatzera eta euskara ikastera. Ixabelekin, ikusi zuenetik, oso ondo moldatu zen, Ixabelek nahi zuen guztian lagundu ziolako. Egunero euskaltegi batera joaten zen beste ikasle batzuekin elkartzeko. Liburu honetan hainbat pasarte dibertigarri topa ditzakezu. Adibidez: Juan Martin, eta bi anaiak segatzera joan zirenean eta Juan Martini belar guztia gainean erori zotzaionean. Momentu horretan konturatu zen belarrari alergia ziola. Egun batzuk igaro ondoren, traktore batekin bakarrik geratu zen eta ez zekienez nola gelditu, bueltak ematea erabaki zuen gasolina bukatu arte. Ixabel ailegatu zen eta traktorea gelditu zuen. Uda pasatu zenean, Juan Martin bere herrira bueltatu zen.
IRITZI PERTSONALA
Liburu hau oso dibertigarria da, eta momentu onak igarotzen dira irakurtzen ari zarenean.
13 urtetik aurrera dituztenei gomendatuko nieke elkarrizteka batzuk apur bat zailak direlako.
Iruzkinak
2015-04-19 13:44 #1
<p>mesedez lagundu ahal didazu, bihar daukat liburu honen azterketa eta behar dut informazio pixka, eta perstonaien izena, irakurri dut liburua orain dela 3 aste eta ez nahiz gogoratzen. Orain ez daukat liburua utzi dudalako eta behar dut norbaiten laguntza.</p>
<p>Ixabel liburuan ez zuen mutillaguna ezta?nola deitzen zen gizon ziklopea?</p>
<p>LAGUNDU MESEDEZ INFORMAZIOA BEHAR DUT ETA.</p>
Utzi iruzkina: