askeago ala esklabu hutsa?
Azkenaldixan ofizinatik kanpora ibiltzia asko tokatzen jata. Egun osua kanpuan pasau ta 1, 2, 3, 4,... 44 email... Eskerrak erdixak SPAM diala! Azkenian SPAMari eskerrak emon bihar! Bueno, oindiok 22 gelditzen jataz eta irakurtzen jun ahala, batzuen kasuan, kolore ilun bat etortzen jata burura...
Baina hau dana historia bihurtu da zer eta teknologiari esker. Oin dala urtebete mugikorren enpresa batetik promozio bat jaso nuen. Emailak irakurtzea posible zan aparatu bat eta email zerbitzua oso prezio onian. Hau da nire salbazinua pentsau eta ordutik hemen nabil, benetan askeago edo esklabu hutsa bihurtu naizen ez dakidala.
Abantailak eztia gutxi, kolore ilun hori bizkarrian eruaten dabezen emailei berehalako erantzuna emoteko aukeria daukatelako. Baina askotan ezjakintxasuna zorionaren iturri dala uste dot (bestela galdetu Platoni lenengo aldiz kobatik urten zebanian). Sentimenduak kontrajarrixak dia. Kanpuan nabilenian esklabu sentitzen naiz, ofizinara heltzian ordia lasaitasuna nagusitzen da neure baitxan, jakin beharrekua badakitx eta.
Beste behin konklusio berdinera iritxi naiz. Teknologia berak askeau ein gaitzazke. Norberak eitxen daben erabileran dau klabia.
Oin, lanian ez nabilenian, oporretan batezbe, katxarro hau etxian lagatzen ikastia bakarrik gelditzen jata. Ikasiko ote? Ni neu ezagututa, ez dot uste...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: