Askatasunari mehatxua

sarezabalean 1456152656460 sare zabalean | 2007-05-26 14:54

Ez ditut posizio dominatzaileak atsegin. Botere larregi pertsona gutxitan konzentratzea oso arriskutsua delakoan nago, eta nahiz eta ditxozozko erreflexio eguna izan gaurkoa, ez naiz biharko hauteskundeetaz ari.

Aste hontan irakurri ahal izan dudanez, nahiz eta zurrumurruak izan, edo ez...., badirudi Google-ek gure gauza asko dakizkiela eta jakituria guzti hori guri gomendioak emateko erabili ahal izango lukeela. Falta zitzaiguna!

Ez da lehen aldia Google-ek informazio gehiegi duela bururatzen zaindana. Larregi ezagutzen gaitu eta horrek botere asko eman diezaioke... Google-en arrakasta justifikatua dago, dudarik ez, baina botere gehiegi eman diogula ere izan daiteke. Bere arrakastaren eragile bat Microsoft ahalguztidunaren aurkako guda izango litzateke... Asko gara azken honen boterea neurrigabekoa dela uste dugunak eta momentu batean Google ikusi dugu Microsoften neurriko aurkaria, berarekin pertsona asko "aliatu" garelarik. Baina...ez dakit nik ba...marketing-aren esklabu ez garen izan oraingoan ere...Google-en marketing-aren esklabu.

Badakigu zein den Google-en esaldi ezagunena (marketing-aren ondorio argi eta garbi). "Don't be evil". Baina hainbeste botere izatea ez al da ba nahikoa "evil"? Beno, botere horren erabilera "egokia" ere ikusi beharko litzateke, ados, baina izate hutsa, nire ustez ez da ba oso ona.

Badirudi, orain Google-i boterea kenduko dion beste baten zain gaudela, Microsoftekin bezala...espero dot botere hori kenduko diotenak gu geu izatea, gizarte osoa alegia. Bestela gure askatasuna kolokan dago, bizitzak buelta asko ematen bait ditu.


Utzi iruzkina: