Inurri_oooooo

... primadera aldetik udazkenerat.

   Urteak ziren haren berri zehatzik ez zuela. Tarteka, adiskideren baten kontakizunetan agertzen zen haren izena; festaren batean ere topo egingo zuten noizean behin. Elkar ezagutu zuteneko oroitzapen batzuk bazeuzkan: institutu garaian trukatutako hitzak, kuadrillen arteko afariren batean ateratako argazkiren bat. Batxilergoa amaitutakoan galdu zioten arrastoa elkarri. Bietako inork ez zuen edukiko oso garbi zer egin eskolaren ostean, baina erabakiren bat hartu behar, eta bera Bilbora joan zen komunikazioa ikastera. Bestea herri inguruan geratu zen ofizioa ikasten.Ostegun ba...


Hizkuntza gutxituak

2
Salome 1467485918236 Inurri_oooooo | 2016-07-04 09:24

   Badirudi plangintzen garaia iritsi dela Euskal Herrira. Biziberritzeko planak, normalkuntza planak, plangintza estrategikoak, kudeaketa planak,.... Planak eta plangintzak noiznahi, nonahi eta zernahirako. Kontu horietan hasi besterik egin ez dugunean eta plangintzak eta kuantitatibismoaren aurkako ahots kritikoak agertu zaizkigu. Batzuk arrazoiz eta borondate onez gogorarazi digute gogoeta eta eztabaida beharrezkoa dela. Hizkuntzaren normalkuntzan, hizkuntzei buruzko teoria sozialetan, bereziki soziolinguistikan, elementuren bat ezinbestekoa bada zerbait ulergarri eraikitzeko,...


Parisko txolarrea

1
Salome 1467485918236 Inurri_oooooo | 2016-07-03 21:15

Txolarretxo, txolarre, Paris erdikoa: Bourse-ko iskanbilla (gizon zoro batzarre) ez ote naikoa i izutzeko, axolakabe biribilla?   Farol itzali baten txapel-gallurrera etorri aiz txuxen apur ostu bat yaten: batetik bestera, txapelaren muturrak arin dituk gaintzen.   Salto banakin, begi ernaiak lurrera. Ez aiz i makala: begiraldi luzeegi gabe, baator bera; ez, alearen ordez, yasotzera azala.   Kafetxean bainago astiaren yabe, zer egin hoberik (ezer ez gogarago), muñak urtu gabe, zerbait, alarik ere, gogo-yolas baizik?   Leioak lauso d...


Euskalkiak

Salome 1467485918236 Inurri_oooooo | 2016-07-02 21:02

   Manuel Larramendi jesuitak aipatu zituen lehen aldiz 1729. urtean euskal dialektoak, 'El Imposible Vencido' lanean. Harrezkero, hainbat adituk aztertu eta sailkatu dituzte euskal hizkerak eta euskalkiak. Koldo Zuazoren sailkapena nagusitu da azken urteotan. Sailkapen hori abiapuntu hartuta, euskalkien inguruko ahalik eta informazio zabalena ematen saiatu gara: ezaugarriak, eremu geografikoa, intereseko webguneak,... eta, nola ez, hizkeren lekukotasunak entzuteko aukera. Ahotsak.eus