Mintzakide Egitasmoa Sakanan

hitz eta putz

Joan den Irailaren 18an Sakanan Mintzakide egitasmoa martxan jartzeko jendaurrean azaldu ziren Sakanako Mankomunitateko lehendakaria den Migel Angel Zubiria, Aek-ko irakasle Patxi Flores, Bierrik elkarteko Iñaki Mundiñano, Kima Euskara taldeko Javi Ziordia, Aizpea Euskara talteko Manolo Moreno eta Mikel Razkin, Pikuxar Euskal Txokoaren ordezkari gisa. aupa sustatzaileak!


ANIMATU ETA EGIN ZAITEZ MINTZAKIDE! sakananmintzakide@kaixo.com


  Nork dauka euskaraz hitz egin nahi duen baten batekin denboratxo bat pasatzeko denbora, paseatzen lasai hitz egiteko, kafe bat hartu eta hitz egiteko, xakean jolasten hitz egiteko, mendian, kalean, gauean, goizean arratsaldean...? Sakanan Mintzakide egitasmoaren lehenego ikasturtea martxan dugu jada, izen emate epea zabalik da, irailaren 24tik urrriaren 22ra. Euskararen erabileran zuzenean eragin nahi baduzu eman izena  Mintzakide Egitasmoan, hitz eta putz ibiliko gara! sakananmintzakide@kaixo.com


sakananmintzakide 1456152595809

Euskaldun osoak eta euskalduntzen ari direnak elkartu eta euskaraz hitz egiteko gunea. Mintzakideren gure helburua euskara ikastetik euskara mintzatzera doan bide hori leuntzea da. Lotsak, beldurrak, konfiantza ezak, eta askotan euskaldun zaharrok dauzkagun jarrerek ere oztopatzen dute euskararen erabilera, muga horiek guztion artean gainditu behar ditugu! Euskara ikasten dabilen jendeari, ikasitakoa praktikan jartzeko gune aproposak eskaini nahian, azken finean euskararen erabilera era natural batean bultzatzeko! Animatu eta parte hartu!

Azken iruzkinak

2007-09-28 09:32 #1