Panamako kanaleko obretan gertatutako gainkostua oso ohikoa izan da Euskal Herriko azpiegitura erraldoi gehienetan

sakanakoahtrikez 1456152365123 Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana | 2014-01-22 11:44

Joan den ostiralean, Berria egunkaria oso erreportaje polita ekarri zen. Testuak Euskal Herriko azpiegitura erraldoiak zenbat gainkostuak eduki dutenari buruz zihoan, eta datu interesgarriak ematen zuen. Hemen batzuk emango dugu, Nafarroari begira batez ere, baina guztiak duzue Berriaren edizio digitalean. Gainera David Hoyos, EHUko Ekonomia irakaslearekin elkarrizketa esanguratsu bat dakar ere.

Euskal Herrian azken hamarkadetan egin diren azpiegitura askotan gainkostu onargarriak gainditu dira —Europan, batez beste, %5-10 artekoak izaten dira halako azpiegitura handietan—, alde handiarekin kasu askotan. Hona adibide batzuk.

Azken urteotan egin diren bi urtegi nagusietan (Esa eta Itoitz) gainkostu itzelak izan dira. Itoizko urtegian, esate baterako, 168,58 milioi gastatu zituzten; eskaini zutenean baino %68 gehiago.

Are eskandalagarriagoa da Esako urtegia handitzeko proiektuarekin gertatzen ari dena. 2001ean eskaini zituzten urtegia handitzeko lanak, 113 milioi euroan. 2013ko estatuaren aurrekontu orokorren arabera, 376 milioi euro kostatuko da handitzea; alegia, hasieran aurreikusi baino %232 gehiago. Urtegiaren hegaletan topatu duten desegonkortasunari aurre egiteko lanek dezente garestitu dute hasierako aurrekontua, baina ez horrek bakarrik.

Irurtzun-Andoain autobideak (A-15) %58ko gainkostua izan zuen, eta zenbait zatitan %196ko gainkostua ere bai. Nafarroako Kontu Ganberak ohartarazi zuen obra horietan jardun ziren hainbat enpresak —Huarte, Hasa, Agroman, Obrascon, Lain, Aldeesa, FOCSA y Cubiertas eta MZOV— dirua eman zietela arduradun politikoei obra horiek egiteko eskaintzak jasotzearen truke; 4,6 milioi euro, hain zuzen ere. Eskandalu horietan nahasita egon zen, besteak beste, Gabriel Urralburu Nafarroako presidente ohia (eta kartzelan egon zen horrexegatik). Hain zuzen ere, kontu ganberak salatu zuen autobiako obren adjudikazioak aldez aurretik lotuta zeudela.

Errepide proiektuetan gertatutako gainkostuez ohartarazi du Espainia Europako Auzitegiak berak ere. Gainkostu horiek askotan gertatzeaz gain, onargarria den baino kopuru handiagoetan izaten dira. Besteak beste horregatik, errepideak Espainian —Hego Euskal Herria barne— eraikitzea Alemanian halako bi kostatzen da. Eskulana eta hormigoia, baina, merkeagoak dira Espainian Alemanian baino.

Zenbaterainokoak izango dira AHTaren obra ezberdinen gainkostuak? Erantzunik gabeko galdera da hori gaur-gaurkoz. Obra asko hasi berriak dira; beste batzuk eskaini gabe daude, eta gehienak, bukatu gabe. Beraz, amaitzean jakingo da zenbateko gainkostuak izan diren zati ezberdinetan. Baina argi dago gauza bat: gainkostu nabarmenak izango dira. Esate baterako, Eusko Jaurlaritzako aurreko Garraio sailburu sozialista Iñaki Arriolak 2010ean agindu zuen aurreikusi baino 303 milioi euro gehiago gastatuko direla Jaurlaritzak kudeatzen duen Gipuzkoako zatian.

GAINKOSTUAK:

  • A-15 autobidea: %58
  • Ap-1 (Eskoriatza-Arrasate zatia): %65
  • Ap-1 (Arlaban-Eskoriatza): %57
  • Donostiako bigarren ingurabidea: %35
  • Bilboko Metroa (hirugarren linea): %85
  • 'Euskal Y'-a (Bergara-Astigarraga): %19
  • Itoizko urtegia: %68
  • Esako urtegiaren handitzea: %232


Utzi iruzkina: