Nafarroako korridoreari zangotraba egin!
Julio Villanuevaren iritzi guttuna. Gizakion ezaugarri nagusietako bat anka sartzea izan ohi da. Eta ni
neu salbuespena ez naizenez gero, maiz sarritan sartzen dut.
[...] Duela hiru hilabete, pozten nintzen krisia zela eta AHT-ren Nafarroako korridorearentzat Madrilen sosik ez zegoelako. Inozo halakoa!! Handik hiru hilabetera badirudi Madrileko eta Nafarroako gobernuen artean dena konponduko dela.
[...] Eraikuntza burbuila lehertu ondoren eta Europako langabetu tasa
handiena lortuta –4 milioi– hara non krisialditik ateratzeko formula
magikoa aurkezten diguten: Herri lan sektorea indartzea! Antza, ni ez
naiz okertzen den bakarra. Erabaki eskandalagarri honen atzean
Espainiako eraikuntza lobby boteretsua dago. Adibide adierazgarri
batzu: [...] Europako autobide-autopista km. gehien dituena eta aurreikusitako proiektu guztiak
ongibidean, munduan 2.020rako AHT km.gehien izanen dituena… Ez da marka
makala, alajaina!
[...] Nafarroako korridoreari zangotraba egiten hasteko aukera polita dugu datorren larunbatean, hilak 9an, Antoniutti parketik abiatuko den nazio manifestazioan parte hartuz.
Denon artean AHT-a geldituko dugu! Txikiziorako diru gehiagorik ez!
Irakurri osoa www.ahtgelditu.org webgunean. También en castellano en euskalherria.indymedia.org.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: