Maiatzak 10-12: Goi Tentsioko Linearean aurkako txirrindula martxa
Autopista Elektrikorik Ez plataformak txirrindula martxa bat antolatu du. Maiatzaren 10 eta 12an Leitza/Altsasu eta Deikaztelu artean burutuko da, Irurtzun, Ororbia eta Gares herrietatik barna.
Maiatzak 10 ostirala:
- 1. zutabea: Leitzatik 5tan irtengo da
- 2. zutabea: Altsasutik 5.30tan irtengo da. Errepidez soilik joango gara. Laguntzeko eta gauzak eramateko kotxe bat eramango dugu atzean. Sakanako herri guztietatik pasatuko da, ikusi ordutegia kartelean.
Irurtzunera iristego ordua, gutxi gora-behera: arratsaldeko 8tan. Ongi etorria, elkarretaratzea, dutxak, Pikuxarren afaria eta lo egiteko eskoletan lekua
Maiatzak 11 larunbata:
- Irurtzun 11tan irtengo da
- Ororbian bazkaldu
- Ororbiatik 4tan irten
- Garesera arratsaldeko 6 iritsi
Maiatzak 12 igandea:
- Garesetik 10tan irten
- Deikaztelura 12tan iritsi. Mobilizazioa.
Jakiteko zer ordutan pasako den txirrindula martxa herriz-herri, begiratu ongi kartela.
Aurreko prestakuntza fisikoa ez da behar, denak batera mantxo joango gara! Animatu!
Txirrindulen garraioa: irteera lekuetara hurbiltzeko edo etxera itzultzeko, anima zaitez zure txirrindula erabiltzea; estela, beste norbaitekin autoa hartu edo garraio publikoa erabili, al duzunean. Autobusen ordutegiak ikusteko: http://www.autobusesdenavarra.com/. Altsasura iristeko, trena ere erabili dezakezu: Iruñatik arratsaldeko 4.38 ateratzen da eta Altsasura 5.15tan iristen da. Han egongo gara zure zain!
Zer eraman: Kaskoa nahitaezkoa da. Lo egiteko zakua, aldatzeko arropa, toaila... betiko gauzak. Eta lotu zazu goi tentsioko linearen aurkako ikurra bat makil batetik zure txirrindulan!
- Ostirala 10, Irurtzunen: Pikuxar Tabernan afaria, dutxak eta lo egiteko lekua eskoletan.
- Larunbata 11: bazkaria Ororbian; afaria eta lo egiteko lekua Garesen.
- Igandea 12: bazkaria Deikaztelun.
Irurtzungo ekitaldiak (maiatzak 10, ostirala):
- 20:30 Kontzentrazioa
- 21:30 Afaria
- 00:30 Kontzertua: Azken-Oihu
Iruzkinak
Utzi iruzkina: