Iruñea eta Euskal Y-ren arteko prestazio handiko trenaren (AHT) proiektua aurkeztu dute

sakanakoahtrikez 1456152365123 Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana | 2015-11-28 16:00

Sustapen Ministerioko Tren Planifikazio Idazkariordetza Nagusia Kantauriko eta Mediterraneoko tren azkarreko korridoreak lotzeko proiektua esku artean du. Iruñea eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) lotzeko dagoeneko aski ezagunak diren lau lotura alternatiba proposamen darabil esku artean eta denek Sakana ukitzen dute.

Tren azpiegituraren ibilbide posibleak eta ingurumenean izan ditzakeen ingurumen inpaktu nagusiak biltzen dituen txostena jaso dute administrazioek eta eragileek. Proiektuak izan beharreko ezaugarriak zerrendatu ditu: “hasiera batean” trafiko mistorako diseinatuko da; Europako estandarrak betetzeko baldintza jakin batzuk izanen ditu eta linea berriaren “azken irudia” elektrifikatutako trenbide bikoitza izanen da, gehienez 250 km/o (trenbide bikoitzen ardatz artekoa 4,7 metrokoa da eta plataformaren zabalera 14 m-koa).

Hala ere, txostengileak jakinarazi du gaur egun dauden trenbideak bikoiztea eta zenbait tarteetan trenbidean 3. erraila jartzea aurreikusten dela, “tarteko etapa edo behin-behinean”.

Aldaba herriaren hegoaldean abiatzen dira proposatutako aurkeztutako lau korridoreak. Guztiek ere EAEko AHT linearekin toki ezberdinetan dute lotuko lirateke. Korridore proposamen batek bestea baztertzen du, nahiz eta denek hasieran ibilbide bera izan.

F korridorea: Oskiatik tunel bidez Sakanan sartu eta Irurtzun parean mendebalderantz biratuko litzateke trenbidea. Ihabar parean trenbideak Aralarrerantz joko luke eta tunel baten bidez Betelurekin lotuko litzateke Tolosan bukatzeko.

Ingurumen eraginak: Arakil ibaian, Babes Bereziko Ibai-Gune izendapena du. Horregatik, zubi luzeak egitea proposatzen da, ibai ertza ez ukitzeko. Ibai inguruan egin beharreko lanek bere berreskurapena luzatuko lukeela aitortzen du ere. Trenbideak fauna alde batetik bestera pasatzea eragotziko luke.

E korridorea: Arakilen F korridorea bezala sartuko litzateke eta Etxarri Aranatzeraino joko luke, Lizarrustirantz. Tunel baten bidez Ataunekin bat eginen luke Zaldibian bukatzeko.

Ingurumen eraginak: Arakil ibaian, Babes Bereziko Ibai-Gune izendapena du. Fauna alde batetik bestera mugitzeko trabak lituzke. Uharte eta Lakuntza bitartean animaliendako Aralar eta Urbasa artean lotura bermatu beharko litzateke.

H korridorea: Korridorearen sarrera F eta E korridoreetako bera litzateke. Trenbidea Etxarriraino iritsiko litzateke eta Ipar mendebalderantz joko luke, ibaitik baztertuz. Altsasu eta Olaberria tunel bidez lotuko lituzke Lazkaon bukatzeko. EAEko hiru hiriburuekin lotzeko adarrak sortu beharko lirateke Goierrin.

Ingurumen eraginak: E korridoreko berak.

V korridorea: Trenbideak Sakana mutur batetik bestera zeharkatuko luke, Oskitik Ziordira, Gasteizen bukatzeko.

Ingurumen eraginak: Aurrekoei gehitzen zaie Etxarri eta Bakaiku artean animaliek Aralardik Urbasara pasatzeko luketen arazoa eta Arabako mugan Altzaniatik Urbasara pasatzeko luketena. Goiko edo beheko pasak egitea proposatzen dute. Baita Sakanako Autobiako kudeatzailearekin harremanetan jartzea animaliek hura zeharkatzen duten edo harrapatzen dituzten jakiteko. Arakilgo Babes Bereziko Eremua kaltetu lezake, baita bisoi europarraren intereseko gunea. Txostengilearen oharrak: Burundan trenbidea ibarraren sakonetik eramatea aholkatu du eta burundarrek basoarekin duten harreman estuaz ere gaztigatu du.

Proiektuak ukitutako udalerriak: Arakil, Irañeta, Uharte Arakil, Arruazu, Lakuntza, Arbizu, Ergoiena, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain, Altsasu, Olatzagutia eta Ziordia.

Ante este anuncio, la fundación Sustrai Erakuntza cuestiona todas las alternativas al entender que las tres primeras requieren de «costosas obras de ingeniería, obras de gran derroche económico y que producirían importantes impactos en áreas de gran valor natural». Mientras que la 4º, que supone atravesar toda Sakana paralelo al trazado de vía existente, Sustrai considera que «no mejora de forma sustancial el actual corredor ferroviario».

Por todo ello, Sustrai Erakuntza cree que es necesario demostrar «inteligencia y eficacia» apoyando la opción de mejorar, «todo lo necesario», la actual vía ferroviaria de Nafarroa, y reitera su oposición a la construcción de cualquier nueva plataforma ferroviaria «innecesaria», «sea denominada de Alta Velocidad o de Altas Prestaciones». «Nos encontramos, una vez más, con una situación surrealista, en la que se nos intentan colar las alternativas más caras e impactantes para realizar una obra pública, sin tener en cuenta las posibilidades reales y económicas de mejorar lo presente», añade el texto.

Hemos tomado el texto principal de la revista de Sakana Guaixe, y las declaraciones de Sustrai Erakuntza de Gara. Tenéis el texto completo del comunicado de Sustrai en su página web, en castellano y en euskera.


Utzi iruzkina: