Herriak du hitza. AHTrik ez! manifestazioa Arbizun

sakanakoahtrikez 1456152365123 Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana | 2009-04-25 16:38
1

Herriak du hitza. AHTrik ez! leloarekin, AHT Gelditu! Elkarlanak deituta gaur apirilak 25, 19:00etan, manifestazioa eginen da Arbizun. Abiadura Handiko Trenaren (AHT) egitasmoaren kontra azaltzearekin batera, gaurko manifestazioarekin antolatzaileek ere, “informazioa, erabaki ahalmena eta errespetua” eskatuko dituzte.

Jakina denez, AHT Gelditu! Elkarlanak deituta herri galdeketak egitekoak dira maiatzaren 10ean Lizarragabengoan eta maiatzaren 17an Arbizun. Elkarlaneko kideek galdeketen antolaketaren berri eman zutenean azaldu zutenez, “Nafar Gobernutik ukatzen den informazioa eta eztabaida eskubidea defenditzen dugu”. Horrekin batera, salatu zuten “AHT bultzatzen ari diren instituzio ezberdinek herritarrekin, herriekin eta kontzejuekin kontatu gabe bultzatzen” ari direla egitasmoa.

Horregatik, “herritarren iritzia entzun eta errespetatu dadin” sustatu zuen AHT Gelditu! Elkarlanak herri galdeketei babesa emateko sinadura bilketa. 316 arbizuarren eta lixarrengotarren sinadurak bildu zituzten. Bateko udalak eta besteko kontzejuak galdeketak babestuko dituztela aurreratu dute.



Inposiziorik ez!! Larunbatean, apirilaren 25ean, denok Arbizura!

Espainiako Fomento Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak publiko egin dute hilabete honen bukaeran sinatuko dutela abiadura handiko trena Nafarroan eraiki ahal izateko hitzarmenaren konpromisoa. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako “Y grekoa” bezala ezagutzen den Abiadura Handiko Trenaren proiektua Sakanatik lotu nahi da “Corredor Navarro” gisa ezagutzen den Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren egitasmoarekin.

Inolako zalantzarik gabe, inoiz Euskal Herri osoan egin den azpiegitura erraldoienaz ari gara hizketan.

Ia Sakana osoa zeharkatuko lukeen proiektuaz ari gara, horrek izango lituzkeen ondorio ekologiko, ekonomiko eta sozial guztiekin.

Bestalde, egitasmoaz informatzeko ezer gutxi egin da. Instituzioek propaganda hutsezko kanpainak antolatu dituzte. Ez hori bakarrik, aldi berean, AHTren aurka dauden eragile sozialei, sindikalei eta politikoei ukatu egin zaie proiektu honen inguruko eztabaida zabala eta gardena egitea komunikabide publikoetan.

Gure etorkizuna errotik baldintzatuko duen proiektu erraldoi eta txikitzaile hau ez dago herritarron beharrei erantzuteko planteatuta, goi mailako interes ekonomikoen mesedetara baizik.

Honen aurrean herritarrok, sakandarrok, badugu zer esana: eskubidea dugu gure ahotsa eta iritzia plazaratu eta errespetatua izateko, gure etorkizunaz ari garelako.

Inposizioaren aurrean defendatu dezagun gure eskubideak, antolatu ditzagun herritarron nahia eta borondatea errespetatzeko tresnak eta ekimenak. Mobiliza gaitezen, sakandarron ahotsa entzun dadin.

Ildo horretatik, datorren larunbatean, apirilaren 25ean, “Sakandarrek badugu zeresana. AHTrik ez!” lemapean AHT Gelditu Elkarlanak Arbizun deitu duen manifestazioan parte hartzeko deia luzatu nahi dizuegu Sakanako ezker abertzaleak.

Larunbatean, apirilaren 25ean, denok Arbizura!!

ISMAEL MARTIARENA, OIHANE URIBE ETXEBERRIA, JUANJO GOIKOETXEA ETA SILVIA MARAÑON
Hautetsi Independentisten izenean

Iturburua: Guaixe.net aldizkaria (1), (2).

luis

luis 2009-05-09 16:20 #1

Benetako errepresioa , benetako inposaketa da zuena, ETArena eta AHTgeldituren inposaketa .


Utzi iruzkina: