Goñiko Teodosio eta dragoia
Goñiko
Toedosio kateari lotuta, Aralar mendian zehar. Dragoia agertu zaio,
“San Migel, San Migel” hots egiten hasi da. San Migel bai agertu ere
eta dragoia hil, Teodosioren kateak apurtu dira gero… Dragoia lezean
dago betirako eta Teodosio aske. Kondaira polita.
2000 ta piko
urtean gaudela… gizartea garapenari lotuta dago… tren baten itxura
hartzen duen dragoia etorri behar delako beldurrez… eta San Migel
falta.
Abiadura Handiko Trenak izango dituen kalteak mota
ezberdinetakoak izango direla azaldu digute dagoeneko: ekonomikoak,
sozialak, ingurumenean… Kalte hauek handiak izango dira, atzera itzuli
ezinezkoak (…)
Ingurumenari dagokionez, jakin beharrekoa da
leku batean sor daitezkeen kalteak handiagoak direla leku horrek balore
handiak dituenean. Honi buruz badago zer esan Aralarren kasuan.
Aralar.
Natur parkea modura izendatzeko proposatu zen 9/1996 Nafarroako Foru
Legean. Prozesua bertan behera geratu zen. (…) Natur Parkeak horrela
deskribatzen ziren: “gizakiaren ustiapen edo bizitokien eragin txikia
jaso duten eremu naturalak dira, haien paisaiaren edertasuna,
ekosistemen garrantzia edo floraren, faunaren eta eraketa
geomorfologikoaen berezitasuna direla kausa, ekologia, estetika,
hezkuntza eta zientzia arloetan lehentasunez kontserbatu behar diren
baloreak dituztenak”.
Aralar mendizerra Europa mailako Natura
2000 babesguneen sarearen barne dago. (…) Europa mailan
kontserbaziorako garrantzitsuak diren eta mehatxatuak dauden espezieak
eta habitatak gordetzen dituzte. (…) Zaila da Aralar mendizerraren
paisaiaren edertasuna hitz gutxitan azaltzea (…)
Aralarko
akuiferoaren garrantziaz ohartzeko nabarmendu daiteke 208 km2-ko
azalera duela eta, bakarrik Nafarroako aldekoa kontuan hartuz, 123
Hm3/urteko ur baliabideak dituela (…)
Aralar mendizerra oso
anitza da floraren aldetik. Gainera bere baitan hainbat espezie
interesgarri azaltzen dira, babestuak dauden hainbat barne (…)
Mendizerran animalia espezie asko bizi da. Horien artean (…) batzuk oso
urriak dira (…) adibidez ugatza eta okil ertaina. (…)
Konektibitatea
eta korredoreak: ez ahaztekoa. Aralarrek naturaren aldetik garrantzi
handia badu, Urbasa-Andia mendizerra ez da atzean geratzen. Biek
dituzten balore naturalak mantentzeko ez da nahikoa eremu bakoitza
babestea, aldiz, beharrezkoak dira loturak, konektibitatea, korredoreak
ahal den hobekien egotea. Dagoeneko Sakanan badaude hainbat elementu
konetibitatea zailtzen ari direnak, oreka oso ahula da, hauskorra.
KOLDO FLORES LAZKOZ
Iritzi gutun hau gaurko Guaixe aldizkarian agertu da hemen dagoen bezala idatzita, eta www.guaxie.net-en ere.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: