Gazte trastornatu eta erradikalaren gutuna

sakanakoahtrikez 1456152365123 Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana | 2009-02-15 18:09

Sakanako AHT Gelditu Elkarlanaren kidea den Gorka Obejerok honako iritzi artikula publikatu du Guaixe aldizkarian:

Kaixo, Sakandar gazte trastornatua, biolentoa eta erradikala omen naiz, ezta konturatu ere orain arte, baina “Sabin Etxeko” diruaz kokoteraino itota dauden medioak irakurri ta gero konturatu egin naiz nire eboluzio kaotiko honen perbertsioaz.

Bai, adiskide maiteok zuen begiek arreta jar dezatela testu honetan, agian zuek ere nire kutsadura berbera izateko arriskua daukazue eta. Zertan ibiliko nintzen, hain aurrerakoi eta beharrezkoa den AHT bezalako proiektu baten aurka manifestatzen?

Nire neuronek kaka nahaste politean sartu naute oraingo honetan, beno baina ez da errua nirea izanen soilik, kaleetan, gaztetxeetan, tabernetan… etxeko posta zirrikitutik sartzen zaigu ere??. Disidentzia errebeldeko indar ilunaren itzala luzea da gero, ez dute izanen kate telebista amaigabeen zerrenda koloretsua ( Eeeyy…hau demokrazia da, zappinga egin ahal dezakezu ez ahaztu!!! ) baina moldatzen dira, zuzenbidearen estatuak jarritako oztopoen gainetik, mezua kaleratzeko.

Gizajoa ni, hara zer bururatu eta Urbinara joatea? Enpresari, politiko eta beraien aparatuen aurka desobedientzia jarrera oztopatzaile eta manipulatzaile batean parte hartzeko?

Hara joan nintzen, baita eseri ere, sekulako jarrera antidemokratiko batean, bai, indioen erara, hau figurante basatia!!!,piztia!!!eta horixe nola ez polizia batek “J.E.L.-tileza” osoz, oso demokratikoa bera, eta jatorra baita, ipurdia altxatu eta portaera desegoki hori bertan behera uzteko eskatu zidan.

Hurrengoan gertatutakoa ez dut oso garbi konprenitzen, barka nazatela Euskal Herriko Batzoki guztietako mahats zuku dastatzaile, txapela beltz dizdiratsu eta adituak. Zipaioa!!! Deitu nion kasko gorri anaia maiteari!!!.

Barkamena eskatu nahi dut publikoki, nire bizkar eta saihets biolentoek edukitako jarreraz, ertzain demokrata baten bake instrumentua den porra eta pilota baten ibilbide alaia, garbia eta erritmikoa oztopatu eta eten egin baitzuten, bi bake elementu erabakiorrak kolpatu baitzituzten aurreikuspen maltzurrarekin.

Gainera momentuan ateratako argazkiak Altsasuko Batzokian itsatsita agertu direla irakurri dut prentsan, ertzainen eraso bakezaletsuak eta biolentoen zauri sariaz beterik.

Ni salbu naiz, benetan esnatu!!!

GORKA OBEJERO


Utzi iruzkina: