Arbizu aprueba una moción en contra del TAV
Arbizuko Udalak Nafarroako zenbait udaletako hautetsi independienteek Abiadura Handiko Trenaren inguruan (AHT) sustatutako mozioarekin bat egin du. Adostutakoaren arabera, Arbizuko Udalak AHT-ri ezezkoa eman dio, “proiektu txikitzaile eta antisoziala izateaz gain, erakunde ezberdinek herrien eta herritarren parte hartzeko duten eskubidea kontutan hartu gabe inposatzen ari direlako”. Horrekin batera, egitasmoa gelditzea eskatu du udalak eta, aldi berean, “azpiegitura egin edo ez egiteko erabakia zuzen hartzeko, gardentasuna, informazioa, eztabaida eta herritarren erabakitzeko eskubidea bermatzea” eskatu du.
Informazioa zabaltzeko konpromisoarekin batera, udal autonomiaren aldeko defentsa eginen dute Arbizutik. Azkenik, herritarren partea hartze, eztabaida edota proiektuaren kontrako iritziei ateak zabaltzeko prest azaldu da Arbizuko Udala.
Textua Guaixetik hartuta.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: