AHTren kontrako eguna Etxarrin

sakanakoahtrikez 1456152365123 Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana | 2009-07-31 18:42

Etxarri Aranatzen bihar hasiko dira jaiak. Horrexegatik, iganderako, abuztuaren 2rako alegia, AHTren kontrako eguna antolatu dute Etxarriko Herri Mugimendukoek. Goiz eta arratsaldez informazio gune bat jarriko da herriko plazan non AHT Gelditu! Elkarlanaren materiala salduko da. Gainera:

  • 20:00etan: Kontzentrazioa herriko plazan: AHT gelditzera goaz! Sakana bizirik!.
  • 20:30ean: Kostilla jana Gaztetxeko terrazan.
  • Afal ondoren; Kontzertua: Fermin Valencia, Karpan
  • 23:30ean: Kontzertua: La Betty Traban, Gaztetxean.


Utzi iruzkina: