AHTren aurkako Nafarroako baraualdia larunbateko kronika

sakanakoahtrikez 1456152365123 Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana | 2012-11-25 17:54

Mugitu! mugimenduaren blogean irakurri dezakegunez, atzo goizaldean, AHTren aurkako baraugile nafarrek Tolosa aldera abiatu ziren baraualdiaren lekukoa hartzera. Baina nafar baraugile berandu iritsi ziren, Ertzaintzak ezarritako kontrol batean ordu erdi baino gehiago eduki ondoren.

Nafarroara bueltan Irañetara jo zuten zuzenean, bertako Urruntzure iturburuan ura hartzera. Bizkaian eta Gipuzkoan egin bezalaxe, nafarrek ere, AHTk mehatxaturiko iturburu batetik hartu dute baraualdian zehar edanen duten ura. Aipaturiko iturburu hau Aralar mendikatetik hornitzen da eta oso paraje ederrean kokaturik dago.

Arratsaldeko 6:30ean Altsasuko Gure Etxean AHTren aurka eta Trenaren Aldeko Nafarroako Hautetsien Sarearen agerpena burutu zen 20 hautetsi baino gehiagok parte hartuz. Eta arratsaldeko 7etan Altsasuko plazan AHTren aurkako elkarretaratzea burutu zen, 60 bat lagunek parte hartu dutelarik.

Ayuno contra el TAV en Navarra, crónica del sábado

Tal y como podemos leer en el blog de Mugitu! mugimendua, ayer a la mañana los ayunantes de Navarra se rasladaron a Tolosa para recoger el testigo del ayuno. Pero los tres desobedientes navarros llegaron con retraso al acto, ya que la Ertzaintza les retuvo durante media hora en un control de carreteras.

Al volver a Navarra, se dirigieron directamente a Irañeta, al nacedero de Urruntzure a tomar el agua que beberán durante todo el ayuno. Al igual que en Bizkaia y Gipuzkoa, los navarros han tomado el agua de una fuente amenazada por el proyecto del TAV. El citado manantial se nutre de la sierra de Aralar y está ubicado en un entorno de gran belleza.

A las 6:30 de la tarde, en la Casa de Cultura de Altsasu Gure Etxea, se celebró una comparecencia ante la prensa de la Red de Electos de Navarra a Favor del Tren y en Contra del TAV con más de 20 electos presentes. Y a las 7 de la tarde, se celebró en la plaza de Altsasu una concentración en contra del TAV a la que asistieron unas 60 personas.


Utzi iruzkina: