AHT eta krisia Nafarroan

sakanakoahtrikez 1456152365123 Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana | 2008-11-26 19:22

1. KRISIAREN KONTESTUA NAFARROAN

Gaur egun Nafarroan 2.000 pertsona baino gehiago lanetik kaleratuak izateko arriskuan dago eta Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera langabeziak 4.800 pertsonetan igo da 2008ko hirugarren hiruhilekoan Estatistika Institutu Nazionalak onartu duenez. Azken urtean langabeziak Foru Erkidegoan 8.900 pertsonetan igo da, % 66,83. Urte honetan dagoeneko 90 Lan Erregulazio Espediente (LEE) onartu izan dira 4.400 langileri eragin diena.


  • ERE presentado por DANA para 71 trabajador@s en Pamplona/Iruñea
  • ERE presentado por ROHM AND HAAS para 54 trabajador@s en Tudela
  • ERE presentado por Kybse para 800 trabajador@s en Ororbia
  • ERE presentado por Nissan para 256 trabajador@s en Noain
  • ERE presentado por Trelleborg para 121 trabajador@s en Cascante.
  • ERE presentado por Dura Automotive para 151 trabajador@s en Orkoien
  • ERE presentado por Zertan para 100 trabajador@s en Villatuerta
  • ERE presentado por Unitec Europa para 33 trabajador@s en Tafalla
  • ERE presentado por Sapa para 133 trabajador@s en Irurtzun
  • ERE presentado por Piher-Nacesa para 396 trabajador@s en Tudela
  • ERE presentado por Enia Carpets Ibérica para 54 trabajador@s en Berriozar
  • ERE presentado por Pelzer para 88 trabajador@s en Tafalla
  • ERE presentado por COTALSA para 17 trabajador@s en Aoiz/Agoitz
  • ERE presentado por JAE para 323 trabajador@s en San Adrián
  • ERE presentado por FAGOR-LUZURIAGA en Tafalla
  • ERE presentado por Sysmo para 129 trabajador@s en Pamplona/Iruñea
  • ERE presentado por Kayaba para 134 trabajador@s en Orkoien
  • ERE presentado por Muebles Salcedo para 148 trabajador@s en Viana
  • ERE presentado por ENIA para 54 trabajador@s en Berriozar
  • ERE presentado por STOROPACK para 54 trabajador@s en Huarte/Uharte
  • ERE presentado por Dura Automotive en Orkoien.
Non dira instituzioak? Noiz arte onartuko du Nafarroako Gobernuak honelako egoerak ematea? Zein paper jokatu behar dute sindikatuek egoera honetan? Zein soluzio aukera mahaigaineratu behar dute alderdi desberdinek? Nafarroako Gobernuak eta bere Berrikuntza, Enpresa eta Lan Konseilaritzak buru dutela beste alde batera begira jarraitu behar dute? Nora begira ote daude?

AHT GELDITU ELKARLANAk gobernu desberdinek Abiadura Handiko Trenarekin (AHT) daramaten xahuketa ekonomikoa salatzen dugu gogor. Krisi garaian ez da ulergarria Nafarroan inoiz egin den diru xahuketa handienaren desbideraketa egitea inongo errentagarritasun ekonomiko edo sozialik ez duen makroproiektu honetan. Nafar jendartearen gehiengoak erabiliko ez duen eta behar ez duen tren batean hain zuzen ere.

AHT ez da beharrezkoa eta ez da ezinbestekoa. Gaur egun, Europa guztiko abiadura handiko lanen %64a espainiar Estatuan gauzatzen ari dira eta heldu den urtean, AHTko kilometro gehien izanen dituen estatua izanen da. Ez dago beraz, inongo gabeziarik ezta inongo atzerapenik AHTri dagokionez Europarekin konparatuz. Zer tren galdu behar ote dugu ba?

Lau haizetara, Nafarroa guzian zabaldu den gutunari esker, gaur egun badakigu nafar bakoitzak, izan haur, jubilatu, langabetu, ... Gutariko bakoitzak, minimoki 4.790 euro ordaindu beharko dugula AHTren lanak kosteatzeko. (Osotara gutxiz gora-behera 3.150 milioi euro, hau da, lehengoko 525.000 milioi pezeta). Diru bat sekula itzuliko ez dena, sekula krisia leuntzeko erabiliko ez dena, sekula nafarroako industrian inbertituko ez dena, Nafarroako Unibertsitate Publikoa hobetzeko erabiliko ez dena, 0-3 haur eskolak ezartzeko aukerarik emanen ez duena, babes ofizialeko etxeak egiteko baliatuko ez dena edo osasun publikoa zabaltzeko erabiliko ez dena. Finean, nafar jendartera inoiz itzuliko ez den dirua.


2. NAFARROAKO AURREKONTU OROKORRAK

2009rako Nafarroako aurrekontu orokorrak eztabaidatzeko atarian gaude.

Hainbat alderdik, sindikatuk, jendarte eragilek eta elkartek dioten moduan, aurrekontu hauek Foru erkidegoko jendearen bizi baldintzak ?zuzendu eta hobetzeko? baliatu behar dira.

Baina aldiz kontra, krisi ekonomiko betean, industri krisi erdian, aurrekontuen diru kantitate nagusiena eraikuntzako enpresarien eskuetara eta porlanaren jekeen poltsikoetara joanen da, politiko batzuek fabore gehiegi zor dizkieten horietara, hain zuzen ere.

Eta egoera honen aurrean aurrekontu orokorrei ehundaka zuzenketa aurkeztuko duenik egonen da, izanen da ere zuzenketa bat osotara aurkeztuko duena eta agian Parlamentu aurrean protesta eginen duenik izanen da, porlanaren lagunen aldeko desfalko honen aurrean. Baina ez da nahikoa. Urrats bat aurrerago jo behar dugu.

AHT GELDITU ELKARLANAk Nafar Gobernuaren diru derrotxe hau salatu nahi du baina era berean, hainbat alderdi, sindikatu, jendarte eragile eta elkarteren jarrera kontrajarria salatu nahi du alde batetik, aurrekontu hauek "eskubiko aurrekontu" gisa salatzen dituztelako baina era berean, AHTren inguruan ixilik gelditzen direlako.

Inondik ere beharrezkoa ez den AHTko kilometro bakoitzeko krisiaren eraginez zuzenki kaltetuak izaten hasi diren ondorioei aurre egiteko aukera baztertzen ari dira. Makroproiektu erraldoi hauen aurrean, maila txikiko makina bat lan burutu zitezkeen landa eskualdetan edo maila lokaletan. Konrpomiso sozial eta aurrerakoiak har zitezkeen edota Nafarroako Unibertsitate Publikoa argi eta garbi lagundu eta bere aldeko benetako apostua egin. Finean, Foru erkidegoko hiritarren bizi baldintzak hobe genitzake. Abiadura Handiko Trenak pertsona guztiak kaltetzen gaitu.


3. INFORMAZIO PUBLIKOA ETA EZTABAIDA SOZIALAREN GABEZIA

Nafarroan inoiz egin den azpiegitura handiena bada ere jendarteari makro azpiegitura honen beharren inguruko eztabaida soziala ukatu egin zaigu, proiektu honen inguruan erabakitzeko gaitasuna ukatu egin zaigu. Udalei nahiz kalteturiko auzolagunei informazioa ezkutatzen ari zaigula salatu nahi dugu eta bitartean, instituzioetatik propaganda hutsa heldu zaigu. Lan honen inguruko erabateko zentsura pairatzen ari gara eta erabateko informazio gardentasun eza.

Milaka gutunen buzoneoa egin behar izan dugu AHTren eraikuntza eta finantzazioaren inguruko informazioa emanez aspaldi zabalik egon beharko zen eztabaida minimo bat eman zedin. Eta honen erantzule nagusia Gobernu desberdinak badira ere, ez dugu ahaztu nahi hainbat sindikatuk, jendarte eragilek eta alderdi politikok gordetzen ari diren ixiltasun konplizea.

Buzoneaturiko gutunari esker, gaurdaino inongo arduradun politikorik gezurtatu ez duena, gaur egun jakin badakigu, nafar bakoitzak, izan haur, langabetu, jubilatu.... zenbat ordaindu behar duen: 4.790 euro hain zuzen ere. Eta hau da bai, benetako ikara sortzen duena, kontributzaile bezala, bakoitzari kobratuko diguten dirutza horrekin.
Gutunari esker gaur egun pertsona guztiak, jendarte guztia, Abiadura Handiko Trenaren kaltetuak garela dakigu.

AHT GELDITU ELKARLANAtik Abiadura Handiko Trena (AHT) gelditzeko ahalegin guztiak egin behar ditugu. Ekonomia eta industri krisi garaian nafar jendarteak etorkizunerako zein jendarte eredu nahi duen erabakitzeko eskubidea izan dezan. Ez dugu gure eta gure seme-alaben etorkizuna hipotekatu nahi.


Iruñean, 2008ko azaroaren 26an.

AHT GELDITU! ELKARLANA

Prentsaurrekoaren bideoa YouTuben

Gorka Ovejerorekin elkarrizketa Info7n


Utzi iruzkina: