Abiadura handiko trenari buruzko iritzi artikulua

sakanakoahtrikez 1456152365123 Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana | 2008-06-25 19:22

Diario de Noticiasek hurrengo iritzi artikulua argitaratu zuen orain dela gutxi:

Abiadura handiko trena
Edurne Martinez

Abiadura handiko trena azken aldi honetan jende askoren ahotan dabilen eztabaidagaia da. Izan ere, AHT proiektuaren arabera tren hori Euskal Herritik, eta zorionez hala zoritxarrez Sakanatik ere pasatzekoa da eta jende ugari azaldu da proiektu horren aurka. Ni neu ere, proiektu horren aurka nago, eta agintariek herritarron iritzia kontuan hartu beharko luketela uste dut.

Alde batetik, trenbidea eraikiko balute, ingurumenarekiko errespetu falta izugarria izango luketela uste dut. Izan ere, zuhaitz, mendi, landare, lore ugari, etabar suntsituko liratekeelako trenbidea eraikitzean.

Bestalde, AHT eraikitzea alferrikakoa dela deritzot. Euskal Herriko biztanleriaren %1-ak bakarrik beharrezkoa izango lukeela uste dut; beraz ez dugu tren bizkor horren inongo beharrik.

Azkenik, proiektu hau politikoen gauza dela uste dut, beraiek dirua lor dezaten eta leku batetik bestera azkar ibili ahal izateko asmatua.

Egia da AHT-k energia kontsumoa murriz dezakeela, baina makina hauek martxan jartzeko behar den energia are handiagoa da.

Hau guztia kontuan izanik, AHT Euskal Herritik ez pasatzearen alde egoteko adina arrazoi daudela uste dut. Beraz, agintariek egin beharko luketen gauzarik hoberena proiektu hau bertan behera uztea da edo bestela honen erabakia herritarren esku uztea.


Baina niretzat AHTak energia kontsumoa murriztu dezakeela esatea asko dela. Badaude beste estudioak kontrakoa esaten dituztela. Adibidez, AHT Gelditu Elkarlanaren web orrian "AHT-k tren arruntak baino 6 bider energia gehiago kontsumitzen duela" irakurtzen da...


Utzi iruzkina: