Rekitistan

iker.zalduazabalua@gmail.com 1599223465265 Rekitistan | 2020-09-04 14:19
1 1

Ongietorri!

Rekitistanen zaude. Herrialde honetan politikak ez dio mugarik ipintzen pentsamenduari. Politikariek ez dituzte herritarren eskubideak mugatzen, parlamentua ez da gezur norgehiagoka eta interes erosketa. Sarrera askea da, egonaldia askea eta irteera askea, baina saiatuko naiz bertan aurkitzen duzunak lot zaitzan. Nire gogoetak, nire pentsamenduak, nire iritziak eta nire harrikarak irakurriko dituzu bertako kaleetako hormetan.

Euskaraz hitz egiten da Rekitistanen, baina hizkuntza guztiak dira ofizialak eta ongietorriak bertan. Banderarik ez dago, aldarriak bai, joango zara ikusten zein diren aldarriak. Bertan egonaldia egin ahala konturatuko zara zein lurraldetan zauden, eta zer lantzen den lurralde horretan.

Tira, bada, hauxe da Rekitistani buruzko aurkezpen laburra, gehiago jakin nahi baduzu, ibili libre bertan, ez dugu txakurrik askatzen gauez.

twitter: BlogakEus

2020-09-09 07:45 #1

Ongi etorri Blogak.eus komunitatera! Animo bide berrian!


Utzi iruzkina: