Sare Sozialak
Sare soziala definitzeko, komunikazio-era berri bat direla esan dezakegu. Hasiera batean berehalako mezularitza-zerbitzuetatik sortu baziren ere, bilakatuz joan dira eta gaur egun erabiltzaile-komunitateetan elkarrekintza sozialerako eremu bihurtu dira: bertan trukatzen dituzte hainbat eta hainbat eduki, hala nola argazkiak, artxibategiak, aplikazioak, testu-mezuak eta beste.
Gaur egungo sare sozial ezagun batzuk hauek dira:
Tuenti,
eta askoz gehiago.
Gazteek gehien bat Twitter, Tuenti eta Facebook erabiltzen dituzte. Elkarren artean hitz egiteko aukera ematen dietelako, eta argazkiak ikustekoa. Askoz gauza gehiago ere egin daitezke, baina %80ak honengatik erabiltzen ditu.
Nire iritziz Sare Sozialak oso erabilgarriak dira, batez ere lotsatiak diren pertsonentzat. Jendea ezagutu dezakegu eta lagunak egin mundu osoan zehar, etxetik irten gabe. Honek alde txarrak ere baditu. Adibidez, zororen batekin arremanetan jar gintezke, eta arazotan sar gintezke, edota legez kontrako zerbait egin jakin gabe eta kartzelera joan, edota izugarrizko izuna ordaindu behar izatea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: