Ispilu hautsien atzean

putzua 1456152321571 Putzu baten hondotik | 2006-05-11 14:02

Entzun al duzue Doctor Deseo bilbotarren azkenengo diska?  "detrás de los espejos rotos" du izenburu, eta ez direla bi aste dendetara iritsi zenetik, euskal herriko leku askotan agorturik da jada.

Hamargarrena dute, eta aurreko disken maila altua mantentzea lortu dute.  Ez dago batere gaizki.  Dena esateko, niri izugarri gusatzen zait.  Erritmo berriekin egin dute proba -tangoa, tex-mex, rap-a-, eta oso ondo atera zaie.

Letrek betiko bidetik jotzen dute, baina igartzen da denbora aurrera doala eta ez dituztela jada hogei urte.  Bizitzaren garai bakoitzari, forman behintzat, gai ezberdin eta propioak dagozkio.  Benetan azpimarragarria "vale ya" kantua, baina, batez ere, Lauaxetaren "jadetsi eziña" olerkiaren bertsio musikatua, "eta moxua hil atsekabez" izenburuarekin.

Diska gomendagarria benetan.  Aurkezpen bira hasi berria dute.  Diotenez, Bilboko Kafe Antzokiko kontzertuak mundialak izan ziren.  Nik Iruñeako Artsaian ikusteko asmoa dut, maiatzaren hogeita zazpian. Kontatuko dizuet zelangoa izan den.

Informazio gehiago nahi izanez gero, http://www.doctordeseo.com



Utzi iruzkina: