Apache + PHP + MySQL instalatzeko gida
Egilea: Gorka Alustiza
Web orri bat garatzen hari garenean, erabiltzaile gehienek era lokalean sortzen dituzte orri hauek, gerora zerbitzari batera (dohakoa edota ordaindu beharrekoa) igo baino lehen. Honek gure ordenagailuan zerbitzari bat eraiki behar dugula esan nahi du, gure orriek zerbitzariak exekutatu beharreko scriptak (PHP kodea, adibidez) funtziona dezaten. Artikulu honetan web horri bat garatzeko hiru oinarrizko elementuak, Apache, PHP eta MySQL, nola instalatu azaltzen saiatuko gara. Zehazki, Apache 2.0.X, PHP 5.0.3 eta MySQL 4.0.X bertsioak instalatuko ditugu.
PROGRAMAK JEITSI
Behar diren hiru programak hainbat lekutan aurki ditzazkegu sarean, baite bere orri ofizialetan ere. Hona hemen hiru link orri hauetara:Apache
MySQL
PHP
APACHE INSTALATU
Egin behar dugun gauza bakarra jeitxi dugun artxiboa exekutatzea da, ongietorri lehio bat agertuko delarik. Sakatu Next> honako orria agertu arte:Ondorengo orri honetan datu batzu idatzi beharko dira. "Network Domain" eta "Server Name"en gure ordenagailu lokalaren IP zenbakia (127.0.0.1) edo "localhost", "Administrator's Email Address" nahi dugun email helbidea (nahiz eta ez existitu) eta "Run when started manually, only for me" aukeratu.
Hau eta gero azken orrira iritsiko gara. Sakatu Install eta kitto.
PHP 5 INSTALATU
ARTXIBOAK KOPIATU
Egin beharreko lehen lana zerbitzariaren artxiboak gordetzeko karpeta bat sortzea da, adibidez "C:\Zerbitzaria\", ondoren bere barruan PHP izeneko beste bat sortuko dugularik "C:\Zerbitzaria\PHP". Bere orri ofizialetik jeitsi dugun ZIP artxiboaren edukina karpeta honetara aterako dugu. Azkenik, PHP karpeta honetan aurkituko liratezkeen DLL artxibo guztiak kopiatu eta Windows karpetako System (Windows 9x bada) edo System32 (NT,2000,XP,2003) direktoriora kopiatu behar dira (EXT karpetako DLLak ez daude kopiatu beharrik).PHP.INI ARTXIBOA KONFIGURATU
Hurrengo pausoa php.ini artxiboa konfiguratzea izango litzateke. "C:\Zerbitzaria\PHP\php.ini-dist" artxiboari izena aldatzen diogu, "php.ini" berrizendatuz eta "Notepad" herramintarekin irekitzen dugu.Nahi izanez gero, "register_globals = Off" lerro aurkitu eta "register_globals = On"-en truke aldatu dezakegu. Direktiba hau aktibatuz aldagaiak globalak direla suposatuko da eta edozein moduz iritsi daitezkeela (POST, GET, COOKIE, SERVER, etab...), baina segurtasun arazoak direla medio, ez da oso gomendagarria.
Ondoren PHPri luzapenak non gorde adieraziko diogu. Honetarako, bilatu "php.ini" artxiboan "extension_dir" ipintzen duen lerroa eta "php_xxx.dll" artxiboak dauden karpeta ipintzen diogu (defektuz PHP barruko "ext" karpeta dena). Kontuz "\" barra jartzearekin, "/" jarri behar bait da. Honela geratu behar luke:
; Directory in which the loadable extensions (modules) reside.
extension_dir = "C:/Zerbitzaria/PHP/ext/"
Nahi ditugun luzapenak aktibatu ditzazkegu, horretarako "Windows Extensions" esaldia bilatuz textuan. Gure kasuan "php_mysql.dll" aktibatzea komeni zaigu MySQLren inguruko funtzioak erabili ahal izateko. Horretarako ";extension=php_mysql.dll" lerroa aurkitu eta hasierako ";" kendu beharko zaio.
HTTP bidez artxiboak igo nahi baditugu, berauek tenporalki non gorde nahi diren ere adierazi behar zaio. Aurkitu "upload_tmp_dir" esaldia eta ipini nahi dugun direktorioa. "C:\Zerbitzaria\PHP"-n "uploads" izeneko karpeta bat sor dezakegu helburu honetarako, horrela geratuko litzatekelarik:
; Temporary directory for HTTP uploaded files (will use system default if not
; specified).
upload_tmp_dir = "C:/Zerbitzaria/PHP/uploads/"
Sesioekin lan egiteko artxibo tenporalak gordetzeko direktorio bat ere jarri behar da. Lehen egin dugun bezala "session.save_path" bilatu eta nahi dugun direktorioa ipintzen dugu, iada existitzen dena edo guk sortua:
session.save_path = "C:/Zerbitzaria/PHP/sessions/"
Amaitzeko "php.ini" artxiboa gorde aldaketa guztiekin eta "C:\Windows" edo "C:\WinNT"-ra kopiatu gure Windows bertsioaren arabera. Orain Apache konfiguratu beharko da PHP daukagula jakin dezan.
APACHEREN HTTPD.CONF ARTXIBOA KONFIGURATU
"Apache" direktorioko "Conf" karpetan dagoen "httpd.conf" artxiboa ireki behar dan lehenik "Wordpad"ekin eta "Dynamic Shared Object (DSO) Support" bilatu. Hemen Apacherentzat dagoen PHP modulua kargatuko dugu, "php5apache2.dll" helbidea emanez, honela geratu behar duelarik:# Example:
# LoadModule foo_module modules/mod_foo.so

LoadModule php5_module C:/Zerbitzaria/PHP/php5apache2.dll
Orriak gordetzeko berezko direktorioa "C:\Archivos de programa\Apache Group\Apache\htdocs\" da, baina nahi izanez gero alda dezakegu. Honetarako bilatu "DocumentRoot" esaldia hau bilatu arte:

# DocumentRoot: The directory out of which you will serve your
# documents. By default, all requests are taken from this directory, but
# symbolic links and aliases may be used to point to other locations.

DocumentRoot "C:/Archivos de programa/Apache Group/Apache/htdocs"
Aldatu azken lerroa gure orriak gorde nahi ditugun direktoriora, adibidez:
"C:/Zerbitzaria/WEB".
Ondoren bilatu "DirectoryIndex" textua eta honakoa agertuko da:

# DirectoryIndex: sets the file that Apache will serve if a directory
# is requested.

# The index.html.var file (a type-map) is used to deliver content-
# negotiated documents. The MultiViews Option can be used for the
# same purpose, but it is much slower.

DirectoryIndex index.html index.html.var
Hemen index (sarrera) predeterminatuak definitzen dira. Nahi izanez gero gehitu index gehiago:
DirectoryIndex index.html index.htm index.php index.php3 index.php4 index.phtml index.html.var
Honen azpian beste bi lerro txertatu beharko dira, Apache interpretatu behar dituen luzapenak adierazteko. Denera, horrela geratu beharko luke:

# DirectoryIndex: sets the file that Apache will serve if a directory
# is requested.

# The index.html.var file (a type-map) is used to deliver content-
# negotiated documents. The MultiViews Option can be used for the
# same purpose, but it is much slower.

DirectoryIndex index.html index.htm index.php index.php3 index.php4 index.phtml index.html.var
AddType application/x-httpd-php .php .php3 .php4 .php5 .phtml
AddType application/x-httpd-php-source .phps
APACHE ZERBITZARIA PROBATZEN
Egin beharreko lehen gauza Apache hastea da oraindik ez badago. Honetarako, "Inicio->Todos los programas", Apache zerbitzaria aukeratu, "Control Apache Server" eta "Monitor Apache Server". Hemen zerbitzaria hasi edo itzali dezakegu. Ez bazaigu automatikoki hasi, "Start"i ematen diogu.
Probatzeko "info.php" orri bat sor dezakegu "C:/Zerbitzaria/WEB" direktorioan, bere edukia honako textua izango delarik:

phpinfo();

Gure nabigatzailean "http://127.0.0.1/info.php" edo "http://localhost/info.php" jarriz gero, PHPren informazioa duen orri bat agertu behar du. Ez bada agertzen, zerbait gaizki egin dugu.
Ikus daitekeen bezela, gure zerbitzariko orrietara akzeditzeko ("C:/Zerbitzaria/WEB" direktorioan egongo direnak) "http://localhost/izena" jarri behar da, "www" gabe. Gure direktorioan azpi-karpeta bat egongez gero, honako jarri beharko litzateke: "http://localhost/karpeta/izena". Dena ondo egin ezgero, gertu dugu gure zerbitzaria web orriak eraikitzeko, Internetera konektatuta egon beharrik gabe.
Iruzkinak
Julen 2007-01-05 12:55 #1
http://es2.php.net/register_globals
helbidean azaltzen den bezala, segurtasun arriskuak direla medio, ez da gomendagarria register_globals=on uztea. Egia da oso erosoa dela aldagaiak zuzenean erabili ahal izatea, baina ohitura onak hartzeak kalterik ez!

Ondo izan eta animo honekin!

Utzi iruzkina: