Praktikak

Baietz Ados Jarri!

Froga

praktikak 1456152283263 Praktikak | 2008-08-05 16:51


Behin zuen Gmail kontuan zaudetela:Mezua zabaldu eta beheko partean erantsitako fitxategiak (gorriz nabarmendua) azalduko zaizkizue.Fitxategien ondoan "Descargar" aukera azaltzen zaizue; bertan klikatu. Eta irudian ikusi dezakezuen bezala leihotxo berri bat zabalduko zaizue, zabaldu edo gorde nahi duzuen galde eginez. Gordetzeko esan eta kitto! Fitxategia mahaigainean edukiko duzue zuen zain!


BlogakArtikuluak idazteko webguneak. Egunkari edo bitakora antzekoak.Esateko edo konpartitzeko zerbait daukan edonork eduki dezake blog bat.Doako zerbitzuak: www.blogak.com, www.blogari.netEzaugarriak:Libreak diraKronologikoak diraIrekiak dira: Orokorrean irakurleek iruzkinak idatz ditzakete anotazioetan, baina hau egilearen erabakia daKategoriatan banatu ohi diraAdibideak: sustatu, berria/blogak, zabaldu...PraktikakBlogak.com-en blog bat sortuko dugu.WikiakWebgune mota bat da. Bertan, erabiltzaileek orrialdeak sortu, aldatu, ezabatu eta eraldatu ditzakete.Elkarlana bultzatzeko tresna egoki...


Google-n hizkuntza tresnak.Xuxen Zuzentzaile Ortografikoa programa hauentzako:Microsoft OfficeOpenOffice.orgFirefox-entzako euskarazko hiztegia.Hiztegiak on line:Arruntak: Elhuyar, 3000, HarluxetBerezituak: Sinonimoak-AntonimoakTerminologikoak: Euskalterm, ...Corpusak: Gai bati buruzko testu eta agiri bildumaEreduzko prosa gaurZientzia eta teknologia corpusaBeste baliabide batzuk:Euskalbar: Firefoxerako tresna-barra bat da, euskara, gaztelania eta ingelesaren arteko itzulpenak egiten laguntzen duena. Bideo tutorial bat ere badago.


3. Eguna: Internet

praktikak 1456152283263 Praktikak | 2007-12-01 12:52

Mundu osoan zabalduta dagoen sareen sare erraldoia.Interneten zerbitzu ezberdinak eskaintzen dira: Webguneak, fitxategien transferentzia, posta elektronikoa, foroak etab.Informazio gehiago hemen.NabigatzaileakNabigatzailea interneten aritzeko softwarea da.Ikastaroan bi nabigatzaile erabiliko ditugu:Batez ere, Mozilla Firefox. Jaitsi.eta Microsoft Internet Explorer. Jaitsi.Nabigatzaileen oinarrizko edukiak ikusiko ditugu:Nabigatzaileetan euskara lehenetsiGogokoak (Laster-markak), historiala, hasiera orria...Laster-markak inportatu/esportatuFireFox-en nola eginHasiera orria ezartzeko: Menu ba...


Bulegotika programek, beharrizanen araberako dokumentazioa sortzeko aukera ematen dizkigute: Testu dokumentuak, Aurkezpen dokumentuak, Kalkulu orriak... Ikastaroan bi bulegotika suite erabiliko ditugu:OpenOffice.orgMicrosoft OfficeBi suite hauek euskaraz lortzeko aukera dago:OpenOffice.org euskarazko bertsioa.Microsoft Office 2003rentzat euskarazko interfazea.Praktikak:Testu Dokumentuak: Testu lau bat hartu eta txosten bat sortuko dugu, testuari formatua emanez, aurkibidea sortuz etab.Denbora izan ezkero aurkezpen dokumentu bat sortuko genuke.


Sistema eragilea ordenagailu bat erabiltzeko behar den oinarrizko softwarea da. Ikusi Wikipediako azalpena.Ikastaroan Windows XP sistema eragilea erabiliko dugu eta honako atal hauek landuko ditugu:Mahaigaina(Ikonoak,leihoak,Pantaila bereizmena, etab.)Ataza-barra (Hasi menua...)Fitxategiak eta karpetakKontrol-PanelaGehigarriak (Sistema tresnak, etab.)Sistema eragilearen interfazea euskaratu dezakezue: sartu hemen.


Ikastaro hau bost egunez osatuta dago (15 ordu) eta bere helburua ordenagailua eta teknologia berriak hobeto ezagutzea da. Egun bakoitzean ikusiko ditugunak hauek dira:1. eguna: Sistema Eragilea.2. eguna: Bulegotika: OpenOffice.org, Microsoft Word 3. eguna: Internet: Interneteko nabigatzaileak, informazioa eskuratu4. eguna: Hizkuntza Lanabesak: Zuzentzaile ortografikoak, euskalbar...5. eguna: Komunikaziorako eta elkarlanerako tresnak: Blogak, Wikiak...Ikastaroaren egitaraua UEUko webgunean ikus daiteke:http://www.ueu.org/groups/informatika/courses/one?id=393&scope=group&group_id=26


praktikak 1456152283263

Ordenagailua, Teknologia Berriak eta Biok: Baietz Ados Jarri!