Aspaldian nire lagun taliban futboleroek sekulako emozioz bizi dute futbola (panem et circenses), eta sarritan astuntxo ere jartzen dira, baina, zer egingo diogu ba? lagunak direnez... Orain PORKAMISERIAn ere futbola eskatzen dute, hau bai hau erabaki latza niretzat. Baina dena den, ni futbolaren beste aldea erakusten saiatuko naiz, orain arte bezala. Ea hausnartzen duten eta pasio kontrolaezin hori apur bat baretzen zaien. Lesioak, multak, haserreak,... puf!! Futbolak energumenoak sortzen ditu bai hemen ta bai Japonen. Ikusi bestela bideo hau...
Banekien nik bai, banekien programa hauetako aurkezleek zerbait hartu behar zutela hain programa txungo eta nazkagarrietan lan egiteko... gero klaro... ba normal!
Aurrekoan alboko txikiteroen elkarrizketa entzun nuen indiskretoki Izerdiarrutzeren tabernan; -Youtuben sartu, "katu sollube" idatzi... -esan zuen gazteenak- eta ikusikok zer agertan doken! Je, je... -Zer dok hori ba?? Pornoa?? -erantzun zion bibotedunak- semeari esango jotzeat begitako. Nola ez, berehala abiatu nintzen gure herriko kz gunera, eta sartu nituen hitz majikook youtuben... eta hara zer agertu zitzaidan:
Ez nuen gutxiagorik espero lagunok, eta nire ingurukoak (ni bezain friki lurpetarrak) hasi zarete porkamiseriatzen... excelente smithers.... Ba ke te kagas!! Kudeaketarako pasahitza eskatu lasai... Orain, historio propioa daukan bideo bat. Bideo honetako protagonistak, EDGAR izenekoak, youtubeko ateak ireki zizkidan, mundu berri bat aurkitu nuen sarean (pornotik aparte) berari esker. Altu entzun behar den horietakoa.
Badakit zuetariko askok gogoratuko duzuela, eta ezagutzen ez duzuenok adi-adi begiratuko diozuela. Hona hemen bideo mitiko bat;
Aupa! Egongo ote da inor beste aldean??? Orain seguru ezetz.... ea aurrerago. Ba beno, hau porkamiseria da. Nahi duzuen moduan ulertu, niri bortz. Ba hemen jarriko ditudanak hortik zehar aurkitutakoak eta nire buru eskizofrenikotik ateratakoak izango dira. Gero arte,eta adi egon....
Ba hemen jarriko ditudanak hortik zehar aurkitutakoak eta nire buru eskizofrenikotik ateratakoak izango dira
txistibiriiiiiiiiii!!!!!! BETZUEN LA OSTIA CUANTASGANAS TENIA DE VERTE!!!!!!