Futbola (I)

porkamiseria 1456152239825 porkamiseria! | 2008-04-09 16:04

Aspaldian nire lagun taliban futboleroek sekulako emozioz bizi dute futbola (panem et circenses), eta sarritan astuntxo ere jartzen dira, baina, zer egingo diogu ba? lagunak direnez... Orain PORKAMISERIAn ere futbola eskatzen dute, hau bai hau erabaki latza niretzat.

Baina dena den, ni futbolaren beste aldea erakusten saiatuko naiz, orain arte bezala. Ea hausnartzen duten eta pasio kontrolaezin hori apur bat baretzen zaien. Lesioak, multak, haserreak,... puf!! Futbolak energumenoak sortzen ditu bai hemen ta bai Japonen. Ikusi bestela bideo hau...


Utzi iruzkina: