Ziklogenesixa-ixa

pirukeriak 1456152209035 Ikusi Mendizaleak | 2010-03-01 23:05
1

Astebukaera hau Pierraren aurreko azkenengo matxakada hartzeko astebukaera zan. Berez Astunen laisterketa bat egon bihar zan, baina ditxosozko ziklogenesia zala eta, bertan behera geratu zan. Halere, Astunera jutia erabaki genduan.

Ezagutzen doten meteo orri hoberenean, dihinx jaunarenian, zapatu goiza aprobetxatzeko eta eguerdirako behera jeisteko jartzen zaban. Astian pilatutako elur metro erdixa eguerditik aurrerako bero eta eurixakin dana jausiko zala eta, elurjausixekin kontuz ibiltzeko anuntziua emana zaukan ez bakarrik mendixan, mendiko errepidietan ere bai.

Horrela ba, zapatu goizian goiz jaiki eta martxa!

Astun zapatu goizian by you.


Elur pixkat botatzen ziharduan urten ginanian. Raka bat in, ondoren truchas bat, eta goitxik behera mela mela inda ezer gehixotarako gogoripe bueltau ginan furgonara.

Hamabixak pasautxo jeitsi ginan, iragarritxako arriskua zala eta, bada ezpada Candanchutik in genduan buelta bariantetik jeitsi biharrian. Bildurgarrixa iruditxu jatan hemen daguan kultura eza. Ez dot ulertzen karretera hori zergaitik ez zaben itxi. Aurten jada kotxe batzuk azpixan hartuak dauzka elurjausi batek, eta astebukaera honetan ere gerta zitekelako jeitsi ginan beste aldetik. Ordu horretarako argazki hau atara genduan “elurjausixen tunela” deritzanian.

Elurjausixa by you.


Jacara jeitsi, dendetan pierrarako azken preparatibuak erosi eta siesta handi baten ostian berriz astunera, afaldu eta lotara.

Domekan berriz, Dihinx-ek anuntziautakuari segitzen, elurra gogortu eta egonkortu in zan 2200mraino. Hainbeste gogortu zan izan ere, Astunen istripu arriskuagatik pistak itxita egon zirala ixa eguerdirarte. Zalantzarik gabe trabesiakuen eguna izan zan. Lainorik batez, haizerik ere ez, kriston eguzkixa eta pistak itxitxa. Begiratzen zenduan lekura begiratuta trabesiako jendia gora eta behera.!!

Truchasen bigarren igoeran ostian lasai berbetan astebukaerero laisterketetan ibiltzen geranok

matxakak trutxasen by you.


Eta beste hau Raka gainetik, eskumako garaiena Auñamendi, ezkerreruntz petretxema, atxerito eta abarrak

Nafarruako pirinioak aurrian by you.

Miditik balaitousera

Lariz, Miditik Balaitouseraino parez pare by you.

Azkenian domekak salbatu zaban astebukaera. Kontua galtzeraino beste igoera in genitxuan. Mila esker Pierrarako entrenatzen desnibel aspergarri hauek egiten lagundu didazuenori mendira joan eta disfrutatu biharrian. Ia hurrengo urtian nik laguntzen dizuedan!


Portzierto, pierrako beste pare bat bidixo hemen. Zapatuko etapan Grand Mont-en aurreko tontorrera allatzen euskaldunak:



" title="
">




" title="
">





ibon

ibon 2010-03-02 19:50 #1

<p>Hori da sasoia motel!&nbsp; Ez dakit zeinek jarraitu behar dizun bizikletan laster ...</p>

<p>Eman egurra pierran!</p>

<p>&nbsp;</p>


Utzi iruzkina: