Urteko lehena, edo azkena?
Urteko lehena ero azkena?
Urtian behin gutxienez, Erlora eskixekin allatzeko aukera eukitzen dot, eta gaur egun horretako bat izan da. Neretzat kriston paotxa da elgoibarren bertan lanetik urten eta eskixak jantzi ahal izatia. Holako egunetan alpetan ero piriniotan bizi naizela pentsatzen dot, edo zergaitik ez, Elgoibarren, baina miniglaziazio horietako batian, ero aldaketa klimatikuan aurreko epoka batian, eta gaur zorioneko egun horretako bat izan da.
Atzo horrela zaguan herrixa
eta karakatera jutia pentsau naban. Elur dexente zaola iruditxu jatan. Zalantzan nauan eskixak jartzeko beste elur egongo zan,
baina gaur bada ezpada Erlora jutia erabaki dot.
Zelaiak hamapiku urtian eskixekin ikutu omen zaban erloko tontorra, zalantza gabe ez diogu alperrik deitzen aitxitxa.
Majina bat aldiz ikusiko zaban horrela itxurri hau
Halere makina bat eski apurtu omen ditxu eta jada aspertu da rollo honekin.
Nik eskixengatik baino nere buruangatik bildur gehixo pasatzen dot. Eski hauek eztauke batere balixorik. Erosi nitxuan lehenengo fijazio eta botak dira, Arregiri erositxakuak. Igual hai pena gehixo emango dio. Eta kandantxuko zakarrontzi batetik diogenesek ekarritako eski batzuri josi niuen lehenengo eski harek beriak eman zitxuenian. Hauekin ere in ditxutenak kontauko banizue....bueno, igual leon baimenakin, hobe ikustia:
http://www.zapiks.fr/ski-stone-powder-elgoibar.html
Egun hartan extremo itxera jun, eta jackass in gendula pentsatzen bueltau ginan etxera.
Gaurkua zeozer hobia izan da behintzat. Tontorrian bildurrez nauan ia zelan izango zan jeitsiera
baina azkenian ezteu ematen hain txarra izan danik ez?
Astebukaera honetan tenporadako lehenengo karrera daukagu, gabez eta kronuan kontra. Ziur ez dala hain politxa izango!
Iruzkinak
oier 2009-12-17 10:21 #1
Harkaitz!!! Artista!!! Ze ondo, zure abenturak eta kalenturak hemendik disfrutau ahal izatia. Efetibamente honek Al-filo-de-lo-imposible, Jesus Callejaren Cuatroko programa eta Jack-Ass-en arteko nahastia ematen dau!

Apuntau zaitut RSS irakurgailuan eta hamendik aurrera beste irakurle fidel bat izango dozu. Hori bai, mesede bat eskatu behar detsut, erretratuak handixauak jarri blogian! Nik uste dot 500 puntu zabalera dakenak primeran geratzen dirala hamen eta flickr-en badakazu horretarako aukeria!

Zorionak eta eman egurra!

Gari 2009-12-17 10:31 #2
Gari 2009-12-17 10:32 #3
Aupa Arkaitz!

Nik ere apuntatu zaitut. Elgoibar power!

berriz neu 2009-12-17 22:38 #4
oier, bakarrik juanito (aitxitxa ez, bestia) aitxatzia falta jatzun! kar kar kar
mmm, pentsatzen hasitxa, 500 puntukuak barik, zortziko handiko argazkixak sartzia hoba litzake, baina nola? argazkixak sartzen asmatzia kostau jatanakin... kurtso abanzau bat inbikou gabonetan ero...
jue, zueri saria zainetatik pasatzen jatzuela diurdi eh? hematokritua biharrian megabitak?

Utzi iruzkina: