PIERRA
-Piru, PIERRAN HARTU GAITXUELA!!!!!!!!!
-Zer diok? Ziur hago?
-Bai motel, sartu hari pierrako orrixan eta hor pintxaik ezkerrian eta ikusik hirugarren orrixan...
-lasai, lasai... hau etzijuak hain bizkor.... Ostra ba bai!!!!!!!!!!! OEOEOEOEOE HANDIXAK GAITXUK!!!!!!!!!!!!
Zeintzuk gehixo hartu ditxue?
Ba zorte txarra egon dok, Josebatarrak, Karolo ta Fermin, eta gu bixok! Mutiletan beste inor etxuat ikusten. Nesketan Patri bai adibidez...
Ostra ze zorte txarra!!!! Ia federaziotik beste bikote euskaldun bat sartu dezaketen...
pierra menta mendixa erdixan
Ziurrenik gehixenok ez dozue jakingo Pierra zer dan. Alpetan daguan mendi baten izena da Pierra Menta, Albertville inguruan, Areches izeneko herri batetik gertu. Halere, guk Pierra karrera bati deitzen diogu. Oindiok ondo akordatzen naiz pierra noiz entzun naban lehenengoz.
Iraupen eskixan bazauan mendi eskixan ere konpetitzen zaban "makina" bat, donostiarra, Harkaitz Labeaga. Haren ibilixak ikusten jakin naban mendi eskixan bazaozela karrerak eta hauetan garrantzitsuena Pierra zala!
Mendi eskixa probau nabanian, lehenengo egunetik ziharo katiatu ninduan kirol honek, eta mendixan konpetitzian kontra egon arren, txapelketetan ibiltzen ziran tipo haien altueran inoiz ez nintzala egongo pentsatzen naban.
Duela lau urte in naban lehenengo txapelketa. Kasualidadez, orduan izan zan lehenengo aldiz "pirimenta" piriniotan bi egunetako txapelketa antolatzen zaben aldixa (altitoy-ren aurrekua). Orduan nahiko zorte txarrakin hasi nintzan, autokarabana zahar hura izurratu jatan eta domekako proban bakarrik parte hartu ahal izan naban. Zapatuan ni falta nintzan karrera ikustera junda Leo ere katiatu zan mendi eskira!
Arrazkeroz makina bat proba in ditxugu, eta beste batzuk itxen saiatu ere bai.
Mundu mailan mendi eskiko proba garrantzitsuenen artian hiru daoz, mendi eskiko hiru handixak:
PDG, Mezzalama eta hiruretan handixena Pierra Menta!
Duela bi urte PDGn izenematia in genduan elgoibarko 2 taldek (Leo, Txirios, Lariz, Aitxitxa zelaia, Pitzo eta abarrek), baina ez zan zorterik egon.
Bai PDG eta baita Mezzalama hiru laguneko taldetan itxen dira bi urtian behin; PDG urte bikoitietan eta Mezza bakoitietan baina egun bakarreko karrera luziak dira.
Aurreko urtian berriz, "ranking"-ian aurrerago egoteko karrera pila bat in genitxuan, Euskadiko kopako karrera guztiez gain, Frantziako, Espainiako nahiz munduko kopako karreraren bat ere in genduan.
Mezzalaman hartu gintuzten eta hirukote bat haraino ere allau ginan, baina zorte ona oraindik iritsi gabe, irteeran bertan behera geratu zan proba botatzen ari zan elur erauntsiagatik
Aurten, berriz, salto kualitatibo bat itxeko urtia zala begitandurik Pierrarako bota genduan izena Leok eta bixok, hau bikoteka itxen da eta. Jun zan ostegunian jakin genduan zorioneko notizia: parte hartzeko hartu gaitxuela!
Ia aurten zorte hobia daukagun!!!
Ziur ez gerala pierratik pasatuko diran elgoibartar bakarrak, baina bukatzen dogun lehenak izatia espero. Lan handixa daukagu oin aurretik!
Ideia bat itxeko, hauek dira Pierra zenbakitan:
4 egunetako laisterketa. 10.000m desnibel positiboa. eta eguneko 5bat igoera/jeitsiera.
Igoerak eskiekin, nahiz eskiak bizkarrean hartuta egiten dira. Urte ona bada, eskalatzen igotzeko IIIº ko zatiak ere jarri izan dituzte. Arista izugarriak, korridoreak, jeitsierak kanaletatik, batzutan eskiak jantzita eta sokez lagundurik egiten dira, basoak ere beldur handia ematen dute, jeitsiera luzeen ondoren zuhaitzak eskibatzen ibili behar izaten baita hankak gehiagorako ez daudela esan arren. Ez ahatik, Mendi eskiko Paris Dakarra deitzen diote.
Etapen gogortasuna eta abiadura kontuan hartuta, Mendi eskiko Frantziako tourra ere deitzen diote. Mundu osoko jende asko batzen da laisterketa hau bertatik bertara ikusteko asmotan. Batez ere zapatuko etapan 3000 eta 4000 pertsona bitartean egoten omen dira ikusten.
Telesillatik jeitsi eta Grand Mont aldera fokeatzen beste 3996 lagunekin batera
Laister laisterkariak iristen. Aitor
Leta
Iñaki
Lander
laisterkariak ilaran gora
Berezia izaten da zapatu honetan Grand Mont-era igoera egiteko kondizio onak tokatzen diren urtetan. Tontor hau hiru bidar igotzen dabe, eta lehenengo bietan Tourrean bezela, jende artean pasilloa egiten zaie partehartzaileeri igoeretan.
Youtubek onartzen ez dizkian bidixo batzuk dauzkat. Ia noizko eraldatu eta igotzen ditxuten...
azken igoera aldiz arista luze batetik itxen da
grand mont-eko arista